Mimamsa

Mimamsa (sanskritoz: मीमांसाmīmāṃsā) hinduismoaren eskola (darshana) ortodoxoa da, ortopraxia erritualekoa, eta Vedak interpretatzeko bere azterketa hermeneutikoagatik ezagutzen dena.[1] Era berean, Vedak «betierekoak, izenik gabekoak, [eta] hutsezinak» zirela eta erritualetako manamenduak eta mantra vedikoak garrantzi primarioko ekintza preskriptiboak zirela adierazi zuten.[1] Testu-azterketan eta interpretazioan zuen ikuspegiaren ondorioz, mimamsa beste eskola indiar batzuetan eragina izan zuen filologia-teoriak eta hizkuntzaren filosofia ere garatu zituen.[2] Batez ere, hizkuntzaren helburua ekintza zuzenak, erritualak argi eta garbi agintzea eta dharma (betebeharra edo bertutea) zuzentzea zela esan zuten.[3] Halaber, mimamsa nagusiki ateoa da, Jainkoaren existentziaren ebidentzia nahikoa ez dela eta Vedetan izendatutako jainkoek izenez, mantraz eta botereaz aparte ez dutela existentziarik esanez.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.