Miren Iriarte

Iruindar itzultzailea

Miren Iriarte Oyaga (Iruñea, 1978ko urtarrilaren 15 - ibidem, 2022ko abuztuaren 8a)[1][2] itzultzaile nafarra izan zen. Hainbat literatura-lan itzuli zituen euskarara nahiz gaztelaniara. Besteak beste, Elena Ferranteren Ihesi doana eta gelditzen dena (Igela, 2016).[3][4]

Miren Iriarte

Bizitza
JaiotzaIruñea1978ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2022ko abuztuaren 8a (44 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : Komunikazio zientziak
Euskal Herriko Unibertsitatea master : translation and interpretation (en) Itzuli
Pompeu Fabra Unibertsitatea graduondo : literary translation (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Twitter: MirenIriarteo Inguma: miren-iriarte-oyaga Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Kazetaritza-ikasketak eta Itzulpengintzako Masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Literatur Itzulpengintzako Graduondokoa, Pompeu Fabra Unibertsitatean.[3] 2001ean, IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofizialean itzultzaile aritzeko beka bat jaso zuen.[5] 2006az geroztik, Iruñeko Udaleko Itzulpen Zerbitzuan lan egin izan zuen, itzultzaile eta interprete lanetan.[6] Hori baino lehen, kazetari ere aritutakoa zen; hala nola Euskaldunon Egunkariaren Iruñeko erredakzioan.

Itzulpenak

Narratiba

Saiakera

  • Samara Velte: Yo sí te creo: la cultura de la violación y el caso de los sanfermines (Txalaparta, 2019).[9] Gaztelaniara itzuli zuen Velteren Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua (Elkar, 2019) lana.
  • Uxue Alberdi: Reverso: testimonios de mujeres bertsolaris (Reikiavik, 2021).[10] Gaztelaniara itzuli zuen idazle eta bertsolariaren Kontrako eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak (Susa, 2019) lana.

Erreferentziak

Kanpo estekak