Mongoliako goi-lautada

Mongoliako goi-lautada Erdialdeko Asiako goi-lautadaren zatia da eta 3.200.000 kilometro koadroko (1,200.000 m2) azalera du gutxi gorabehera. Ekialdean Khingan Handiko mendiak ditu, hegoaldean Yin mendiak, mendebaldean Altai mendiak eta iparraldean Saian eta Khentii mendiak.[1] Lautadan Gobi basamortua eta estepa lehorreko eskualdeak kokatzen dira. 1.000tik 1.500 metrora bitarteko altuera du, Hulunbuir izanik punturik baxuena eta Altain altuena.[1]

Mongoliako goi-lautada
Motagoi-lautada
Geografia
Map
Koordenatuak45°N 107°E / 45°N 107°E / 45; 107
KokapenaInner Asia (en) Itzuli

Politikoki, goi-lautada Mongolia, Txina eta Errusiaren artean dago banatuta. Txinako Barne Mongolia eta Xinjiang eskualde autonomoen zati batzuk daude goi-lautadan. Errusian, Buriatia-n eta Irkutsk oblasta-ko hegoaldean kokatzen da goi-lautada.

Ingurumen-aldaketak

Mongoliako goi-lautadako aintzira askoren, hala nola Qagaan Nurr eta Xingkai lakua, azalera bi herenean murriztu da. Batzuk erabat lehortu dira: Huangqihai lakua eta Naiman Xihu erabat lehortu ziren 1980 eta 2010 artean. Aintzira batzuk, hala nola Juyan Ekialdeko lakua eta Had Paozi, berriz, handitu egin dira; baina batez beste aintziren azalera %30 murriztu da.[2][3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak