Eskualde autonomo (Txina)

Txinako eskualde autonomoak (txinera sinplifikatuz: 自治区; txinera tradizionalez: 自治區; pinyineraz: zīzhìqù), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da. Guztira bost eskualde autonomo daude gaur egun, eta hauen sortzea, bertan bizi diren talde etnikoen arabera egiten da.

Txinako eskualde autonomoen mapa (horiz).

Eskualde autonomoak, herrialdearen antolaketaren gorengo mailan daude, probintzia, udaltasun eta Administraturiko Eskualde bereziekin batera.

Agintea

Txinako probintzietan bezala, Alderdi Komunistako kide bat eta gobernari bat daude. Baina, probintzietan ez bezala, eskualde autonomoetako gobernadorea, probintzian bertan aukeratzen dute.

Eskualde autonomoak

Guangxi probintziako gutxiengo etnikoa Zhuang etniako kideak bizi dira. Tibeteko eskualde autonomoan Tibetarrak dira nagusi, Xinjiangen Uigurrak, Barne Mongolian, mongoliar etniako kideak, eta Ningxian, Hui etniako kideak.

IzenaTxinerazko izenaLaburduraHiriburuaAzalera (km2)BiztanleriaProbintzia banaketak
Guǎngxī广西桂 guìNanning241.41044.553.455Zerrenda
Barne Mongolia内蒙古蒙 měngHohhot1.218.69824.259.735Zerrenda
Ningxia宁夏宁 níngYinchuan55.4615.900.848Zerrenda
Xinjiang新疆新 xīnÜrümqi1.774.03419.988.711Zerrenda
Tibet (Xīzàng)西藏藏 zàngLhasa1.268.9472.810.767Zerrenda

Txinako talde etnikoak

Sakontzeko, irakurri: «Txinako talde etnikoak»

Txinako talde etnikoak 56 dira ofizialki Txinako Herri Errepublikan, nahiz eta beste herri txikiago batzuk ere badiren. Txinako Errepublikan beste hogei bat etnia desberdin daude. Dena den, Txinako Herri Errepublikako gobernuak ez ditu gehienakonartzen, Taiwanen baino ez direlako bizi.

Ikus, gainera

Kanpo estekak