Mounia Youssef

Argazkilari artista libanoar-togoarra

Mounia Youssef (Lomé, 1988ko urriaren 14a) artista bisuala, argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa da, jatorri libanoar-togoarrekoa. Beninen bizi da.[1]

Mounia Youssef
Bizitza
JaiotzaLome1988ko urriaren 14a (35 urte)
Herrialdea Libano
 Togo
Hezkuntza
HeziketaInstitut Supérieur des Métiers de l’Audiovisuel (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta diseinatzaile grafikoa

Cotonuko Ikus-entzunezko Arteen Goi Institutuan ikus-entzunezko kazetaritzan eta Accran diseinu grafikoan trebatu ondoren, karrera artistikoa hasi zuen 2016an.[2]

Biografia

Mounia Youssef 1988ko urriaren 14an sortu zen Lomén. Aita libanoarra eta ama togokoa ditu. Lomén hazi zen aitarekin eta ahizpa zaharrenarekin. Lizentziatura egin ondoren, ikus-entzunezko kazetaritza-ikasketak egin zituen Cotonouko Ikus-entzunezko Arteen Goi Institutuan, 2008tik 2011ra. Prestakuntza-aldian, irudi finkoaz eta argazkilaritzaz interesatu zen.

2011n ikus-entzunezko kazetaritzan lizentzia profesionala lortu ondoren, helburu artistikorik gabeko kontratu profesionalak eginez garatu da argazkigintzan, M'Blink Fotos izenarekin.

International Design School of avisising and design (Aisad) eskolan izena eman zuen, Accran (Ghana), diseinu grafikoari buruzko prestakuntza egiteko 2013tik 2015era. Argazkigintza eta arte bisualeko karrera hasi zuen 2016an, Mounia Youssef bere egiazko izenarekin.[3][4]

Bere obraren azterketa

AfroVision erakusketa, 2019ko azaroa, Villa Karo de Grand-Popo, Bénin

Bere argazki-eta grafismo-obren bidez, Mounia Youssefek genero berdintasunaren alde militatzen du, eta identitate beltza balorizatzen edertasun estandar berriak berridatzita, hala nola, afrikarren ondorengoen ile kizkur naturalak.[1]

Hair du temps izenburuko bere lanaren gai nagusia ile afro naturala da, bere forma guztietan, Estudioan egindako fitxen serie bat da, Cotonouko (Bénin) eta Loméko (Togo) modeloekin, zeinek erantzuten baitiete bere tematikaren irizpideei: afrikarren ondorengoak eta ile naturalak.[5][6]

AfroVision erakusketaren bidez, Mounia Youssefek errebindikatzen du genero berdintasunen baieztapen bat, Afrika Beltz moderno eta garaikidearenak berarenak diren edertasun-estandar berrien berridazketa bat, bere errealitateez kontziente dena, izan ekonomikoak, kulturalak edo tradizionalak[7][1].

Erakusketak

  • 2017, L’Hair du temps, Cotonou, Bénin[5]
  • 2017, Les Amazones, Abomey-Calavi, Bénin[2]
  • 2018, Manifeste, Cotonou, Bénin[2]
  • 2019, Chameleon, Abomey-Calavi, Bénin[2]
  • 2019, AfroVision, Grand-Popo, Bénin[7]

Errefrentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak