Mstislav Rostropovitx
Mstislav Rostropovitx (errusieraz: Мстисла́в Леопо́льдович Ростропо́вич, translit.: Mstislav Leopol'dovič Rostropovič; Baku, Azerbaijan, Sobietar Batasuna, 1927ko martxoaren 27a - Mosku, 2007ko apirilaren 27a) errusiar biolontxelo-jotzailea izan zen.
Mstislav Rostropovitx | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baku, 1927ko martxoaren 27a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||
Heriotza | Mosku, 2007ko apirilaren 27a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Leopold Rostropovich | ||
Ezkontidea(k) | Galina Vixnevskaia | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Moskuko kontserbatorioa Gnessin Russian Academy of Music (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Irakaslea(k) | Dmitri Xostakovitx Vissarion Shebalin (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, biolontxelista eta piano-jotzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Moskuko kontserbatorioa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka | ||
Genero artistikoa | musika klasikoa | ||
Musika instrumentua | txeloa | ||
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
|
Biografia
Moskuko kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta 1957. urtean irakasle izendatu zuten.
1950. urtetik aurrera kontzertuak eman zituen Europan eta Amerikan, arrakasta handiarekin.
1970. ondorengo urteetan sobietar gobernuari aurka egiteagatik herritartasuna kendu zieten berari eta emazteari, Bolxoi antzokiko sopranoa zen Galina Vishnevskayari.
1977. urtetik Washington D.C.ko orkestra sinfonikoko musika zuzendaria izan zen.
1989an berreskuratu zuen sobietar herritartasuna, eta hurrengo urtean, hamasei urteko erbestealdi baten ondoren, emanaldi bat eskaini zuen Sobietar Batasunean.
1991n Moskura joan zen demokrazia sortu berriarekin, estatu kolpearen mehatxupean baitzen, bere elkartasuna erakustera; bera izan zen Yeltsinen ondoan egon zen intelektual famatuena.
Bereziki interesatzen zitzaion Johann Sebastian Bachen obra, eta haren suiteak grabatzea izan zuen azken urteetako proiekturik handiena (1995).
Sari asko jaso zituen, eta 30 honoris causa doktorego, mundu osoan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mstislav Rostropovitx |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.