Núria Cadenes i Alabèrnia

Núria Cadenes i Alabèrnia, jatorriz Núria Cadenas i Alabèrnia (Bartzelona, 1970eko otsailaren 18a) kazetari eta idazle katalana da.

Núria Cadenes i Alabèrnia


Independentziaren aldeko Kataluniar Solidaritateako lehendakari

2013ko urtarrilaren 26a - 2016ko martxoaren 5a
Toni Strubell i Trueta - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNúria Cadenes i Alabèrnia
JaiotzaBartzelona1970eko otsailaren 18a (54 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Torrent
Familia
AmaTeresa Alabèrnia i Domènech
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
KidetzaMaulets
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Independentziaren aldeko Kataluniar Solidaritatea
Socialist Party of National Liberation (en) Itzuli

nuriacadenes.cat
Twitter: Ncadenes Edit the value on Wikidata

Biografia

Turó de la Peiran (Bartzelona) jaio zen 1970eko otsailaren 18an.

Gaztetan izaera laiko, katalanista eta aurrerakoia zuen Heura Eskolan ikasi zuen. Geroago, 1980ko hamarkadaren amaieran, Kataluniako ikasle mugimenduan parte hartu zuen eta Maulets gazte erakunde independentistaren sortzailea izan zen[1].

Espetxeratzea

1988an, 18 urte zituela, Bartzelonan atxilotu zuten Terra Lliure erakundearen atentatu zapuztu batean ustez parte hartzeagatik.

1990eko urrian Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta espetxe zigorra ezarri zioten. Auziak elkartasun mugimendu zabala eragin zuen.

1992an irten zen kartzelatik, ia sei urte preso eman ondoren.[2]

Askatu ondoren Bartzelonara itzuli zen, eta bertan Historia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta itzultzaile lanetan aritu zen. Gero Valentziara joan zen eta bertan El Temps aldizkarian eta Acció Cultural del País Valencian lan egin zuen. Gaur egun El Temps, Vilaweb eta Catalunya Radioko kolaboratzailea da eta liburu-denda bat kudeatzen du Valentzian[3].

Jarduera politikoa

Maulets gazte erakundearen sortzailea eta Partit Socialista d'Alliberament Nacionaleko (PSAN) kide izan zen. 1992ko martxoan Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan Bartzelonan bigarren joan zen Catalunya Lliureren zerrendan, baina erakundeak ez zuen ordezkaritzarik lortu. 2010ean, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan, PSAN ordezkatzen zuen Solidaritat Catalana per la Independencia hauteskunde koalizioko hautagai zerrendan aurkeztu zen Gironan[4].

Literatura lana

Sariak

  • Ciutat d'Elx narratiba saria (2008): AZ .
  • Valentziako Idazleen Kritikaren XX. saria, narratibakoa (2010): AZ
  • Crims de Tinta VII. saria (2016) Tota la veritat lanagatik.
  • València Negra eleberri onenaren saria (2020), Guillem liburuagatik.[8]
  • Lletra d'Or saria (2021) Guillem lanagatik.[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak