Nikolai Ostrovski

Nikolai Alekseievitx Ostrovski (errusieraz: Николай Алексеевич Островский; ukraineraz: Микола Олексійович Островський; Vilija, Rivneko oblasta, Volhiniako gobernazioa, 1904ko irailaren 29aGreg./irailaren 16aJul. - Mosku, 1936ko abenduaren 22a) ukrainar jatorriko sobietar idazlea izan zen.

Nikolai Ostrovski

Bizitza
JaiotzaViliia (en) Itzuli1904ko irailaren 16a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista
Ukrainako Herri Errepublika
Errusiako errepublika
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1936ko abenduaren 22a (32 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza modua: esklerosi anizkoitza
Hezkuntza
HeziketaIakov Sverdlov Communist University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaProsa
Graduabrigade commissar (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0652542 Find a Grave: 8986234 Edit the value on Wikidata

Hainbat eskuzko lanbidetan aritu ondoren, 1917an boltxebike aktibista bihurtu zen. 1918an Komsomol eta Armada Gorriarekin bat egin zuen eta Errusiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta bertan zauritu eta tifusa hartu zuen. 1924an Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan sartu zen.

Elbarri eta itsu, 1930ean Altzairua nola tenplatu zen (errusieraz: Как закалялась сталь, Kak zakalyalas' stal') eleberria idatzi zuen. Errealismo sozialistaren eleberri honek eragin handia izan zuen sobietarren munduan. Egunkarietarako artikuluak ere idatzi zituen eta irratian hitzaldiak egin zituen. Idazle Proletarioen Batasuneko Moskuko adarreko kide izan zen, eta 1934an Sobietar Idazleen Batasunean sartu zen. Bere heriotza goiztiarrak Ukrainan Errusiako Gerra Zibilari buruzko Ekaitzetik jaioa (errusieraz: Рождённые бурей) eleberria amaitzea eragotzi zion.