Palmira Pla Pechovierto

Maistra, pedagogo eta politikaria

Palmira Pla Pechovierto (Cretas, Teruel, 1914ko martxoaren 31Castelló de la Plana, 2007ko abuztuaren 27a) pedagogo, maistra eta politika sozialista izan zen.[1][2][3][4]

Palmira Pla Pechovierto

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 2a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Castellón
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
diputatu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPalmira Pla Pechovierto
JaiotzaCretas1914ko martxoaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaCastelló de la Plana2007ko abuztuaren 27a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEspainiako Diputatuen Kongresua
Ponzán group (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia

Guardia zibil baten alaba, zenbait urtez La Puebla de Hijar-en eta Cedrillasen bizi izan zen, eta gero Bartzelonan eta Valentzian, baina Teruelera itzuli zen 1936ko uztailean Irakasle Eskolan ikasketak amaitzeko. Hilabete horretan bertan hasi zen Gerra Zibila. Gatazkan zehar Eskola Kolonietako maistra eta ordezkari gisa aritu zen Aragoin, baina amaiera aldera, matxinatuek aurrera egin ahala, Frantzian erbesteratu behar izan zuen, Huescako Pirinioko muga zeharkatuz, Jakako beste lau maisu-maistrarekin batera. Frantzian senarra izango zena ezagutu zuen, Adolfo Jimeno Velilla, eta Alemania naziek herrialdearen egindako okupazioaren ondorio latzak jasan zituen.

Ibilbidea

1945ean, Espainiako Langile Alderdi Sozialistaren (PSOE) erbesteko kongresuan parte hartu zuen ordezkari gisa.[5] 1947an Venezuelara joan zen bizitzera. Han bizi izan zen Maracayn, eta han, senarrarekin batera, Instituto Calicanto sortu zuen, Irakaskuntzarako Erakunde Librearen pedagogiari jarraituz, eta 1970eko hamarkadan Espainiara itzuli arte eskolak eman zituen.

Espainiara iristean, Valdealgorfan finkatu zen, eta han maistra gisa lan egin zuen. Diktaduraren ondorengo (1977) lehen hauteskunde demokratikoetan, Castellóko barrutiak Kongresuko diputatu hautatu zuen PSOEren hautagaitzaren barruan. Ondoren Kulturako zinegotzia izan zen Benicasimen. Almazoran jarraitu zuen irakasle gisa, eta Calicanto Institutuaren salmentaren diru-sarrerak funts ekonomiko bat sortzera bideratu zituen, Venezuelako unibertsitateko ikasleak Espainian formatzeko. Funts hori Adopal Fundazioa bihurtu zen, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateari lotua.

Palmira Pla Pechovierto unibertsitatean aztergai izan da, Lucía Ezquerra Azor-en Dejar atrás una Europa en ruinas: el exilio pedagógico de Palmira Plá Pechovierto Europa lanak argi utzi duen bezala, Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Zaragozako Unibertsitateko Huescako Campusean egina.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak