Paquita Bretos Andueza

Mendizalea, ateoa, komunista

Paquita Bretos Andueza (Pasaia Antxo, Gipuzkoa, 1927ko irailaren 1a) mendizale aitzindaria, komunista, ateoa eta antiklerikala, Frankoren diktaduraren errepresalia gogorrenak pairatu zituen. Kontrabandoan eta mugalari lanetan ibili zen.[1]

Paquita Bretos Andueza

Bizitza
JaiotzaPasaia1927ko irailaren 1a (96 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, ateoa eta komunista

Biografia

Paquita historiaren lekuko bizietako bat izan da: Ondarretako espetxean preso sartu zuten Bibiana Andueza haren ama iruindarra, irakaslea zena. Aita, José Brotos, komunista, Pasaian fusilatu zuten. Durangoko bonbardaketa jasan zuen, gero Nafarroan sartu zen eta nazismoaren eta frankismoaren aurkako ihes- eta erresistentzia-sareetan parte hartu zuen, kontrabandoarekin ekonomikoki bizirauteaz gain. Ondo baino hobeto ezagutzen zituen mugako bideak eta mendiak, mendiarekiko zuen zaletasunari esker.[2]

Gernikako bonbardaketen lekuko izan zen Paquita, baina amak esaten omen zion Durangokoa are gogorragoa izan zela.[3]Txiki-txikitatik ikasi behar izan zuen sasian bizitzen, eta muga zeharkatzen lagundu zien dozenaka iheslari sozialista eta komunistari.

«Urte haietan hartutako bi ohitura mantentzen ditut oraindik: batetik, mendian ibiltzea; bestetik, eskuindarrei eta Elizari diedan ezinikusia»,

Gaztetan, 1948 edo 1949an hasi zen mendira ateraldiak egiten beste neska eta mutil batzuekin. Igandeetan joaten ziren Nafarroako Kirol Elkarteak (Club Deportivo Navarra) antolatzen zituen autobusetan. Orhira 50eko hamarkadan hasi zen hurbiltzen. Mendian ezagutu zuen Angel Olorón senarra ere (1925-2005), haren izeneko Belagoako aterpearen bultzatzaile nagusietakoa. Elkarrekin goitik behera zeharkatu zituzten Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi guztiak. Euskal Telebistako Ur Handitan saioan azaldu zuen Paquitak senarrari eta biei zenbat kosta zitzaien Belagoako Angel Ologon aterpetxea irekitzea.[4]

"Militarrek ez zuten aterperik nahi Belaguan; asko kostatu zitzaigun baimena lortzea".

Erakusketa

  • 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak