Pardubice eskualdea

Pardubice eskualdea[1] (txekieraz: Pardubický kraj; alemanez: Pardubitzer Region) Txekiar Errepublikako ipar-ekialdean dagoen eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. 4.519 km²ko azalera du eta 2012an 516.411 biztanle zituen[2]. Zentro administratiboa Pardubice hiria da.

Pardubice eskualdea
Pardubický kraj
 Txekia
Administrazioa
Estatua Txekia
Izen ofizialaPardubický kraj
ISO 3166-2CZ-PA
HiriburuaPardubice
GobernuburuaMartin Netolický (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak49°54′N 16°12′E / 49.9°N 16.2°E / 49.9; 16.2
Azalera4.519 km²
MugakideakHradec Králové eskualdea, Erdialdeko Bohemiako eskualdea, Vysocina, Olomouc eskualdea, Hego Moravia eta Silesia Behereko voivoderria
Demografia
Biztanleria528.761 (2023ko urtarrilaren 1a)
14.243 (2022)
alt_left 267,471 (%50,6) (%49,4) 261,290 alt_right
Dentsitatea114,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
PresidenteaMartin Netolický
MatrikulaE
www.pardubickykraj.cz/uvodni-strana

Geografia

Pardubice eskualdeak Bohemiaren ekialdea eta Moraviaren ipar-mendebaldeko zati txiki bat hartzen ditu. Hegoaldea ordoki eta muinoz osaturik dago eta gehiena laborantza lurra da. Iparraldean, Poloniako mugaren ondoan, Králický Sněžník mendigunea dago[3].

Klima

    Datu klimatikoak (Pardubice eskualdea (1961–1990))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC)−3.1−1.42.27.112.215.316.616.312.78.02.5-1.37.2
Pilatutako prezipitazioa (mm)474042467787828456455254711
Iturria: Czech Hydrometeorological Institute[4]

Ekonomia

Txekiako nekazal eskualde garrantzitsuenetako bat izateaz gain, industria ere ongi garaturik dago. Hiriburua garrantzi handiko garraiogunea da. Erakarpen turistikoei dagokienez, Litomyšlgo pizkunde estiloko jauregia UNESCOren gizateriaren ondare izendaturik dago[3].

Erreferentziak

Litomyšlgo jauregia.

Kanpo estekak


Artikulu hau Txekiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.