Paul Erdős

matematikaria, matematikako alorreko artikulugile oso emankorra

Paul Erdős (hungarieraz: Erdős Pál ˈɛrdøːʃ ˈpaːl ahoskatua; Budapest, Hungaria, 1913ko martxoaren 26a - Varsovia, Polonia, 1996ko irailaren 20a) matematikari ospetsua izan zen.

Paul Erdős

(1992)
Bizitza
JaiotzaBudapest1913ko martxoaren 26a
Herrialdea Hungaria
BizilekuaErresuma Batua
Manchester
Varsovia
Hungaria
Israel
Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaaskenazia
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaVarsovia1996ko irailaren 20a (83 urte)
Hobiratze lekuaKozma Street Jewish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLajos Erdős
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaStephen I of Hungary High School (en) Itzuli
(1926 - 1930)
Eötvös Loránd University (en) Itzuli
(1930 - 1934) Doktoretza : matematika
Hezkuntza-mailadoktorea
TesiaÜber die Primzahlen gewisser arithmetischer Reihen (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLipót Fejér
Doktorego ikaslea(k)Joseph Kruskal
Alexander Soifer (en) Itzuli
Béla Bollobás (en) Itzuli
George B. Purdy (en) Itzuli
Géza Fodor (en) Itzuli
Bonifac Vazahabe Donat (en) Itzuli
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1934 -  1938)
Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua  (1938 -  1940)
Purdue Unibertsitatea  (1943 -  1945)
Notre Dameko Unibertsitatea  (1952 -  1954)
Technion - Israelgo Teknologia Institutua  (1954 -  1996)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Poloniako Zientzien Akademia

IMDB: nm0258818 Find a Grave: 110929426 Edit the value on Wikidata

Bere bizitza kontatuz film bat egin zen: N Is a Number: A Portrait of Paul Erdős (euskaraz: 'N zenbaki bat da; Paul Erdősen erretratua').

1996ko irailaren 20an hil zen bihotzekoak jota, 83 urterekin, Poloniako hiriburuan.

Biografia

Haurtzaroa

Paul Erdős Budapesten 1913ko martxoaren 26an jaio zen. Bere familia judua zen. Bere gurasoak Anna eta Lajos Erdős ziren. Bi alaba ere izan zituzten baina hil ziren Paul jaio baino egun batzuk lehenago, 3 eta 5 urte zituztelarik, sukar eskarlatagatik. Horregatik Paulen gurasoak umea gehiegi babesteko joera izan omen zuten. Hiru urterekin ba omen zekien gehiketak egiten eta lau urterekin zenbat segundo bizi izan duen pertsona batek kalkulatzeko gaitasuna omen zuen. Paulen gurasoak matematikariak ziren biak.

Paulek urte bat zuenean Lehenengo Mundu Gerra hasi zen. Horren ondorioz bere aita atxilotu zuten Errusiako armadakoek. Bere aita Siberian egon zen 6 urte gatibu. Anna, emaztea, Paulen ama, irakasle lan egiten zuen. Anna oso babeslea zelako-edo ez zion Pauli eskolara joaten uzten eta irakasle bat joaten zitzaion etxera irakasteko.

Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean. Miklós Horthy politikariak, eskuin-nazionalista, bere herriko boterea lortu zuen. Annak irakasle bezala zuen lana utzi behar izan zuen, bere bizitzagatik eta bere semearen bizitzagatik beldur zelako. Garai hartan Horthyren gizonak kaleetatik zehar ibiltzen ziren komunistak eta juduak hiltzen. 1920an Horthyk judu kontra lege batzuk ezarri zituen eta 13 urte geroago Hitlerrek Alemanian eta Austrian ezarri zituen antzeko legeak ezarri zituzten Hungarian ere. Urte hartan Paulen aita Siberiatik heldu zen.

Gazteria eta erbestea

Gerren arteko garaian, Erdős hazi ahala, juduen kontrako etsaitasuna gero eta handiagoa zen. Erdősek Hungariatik irten behar izango zuela bazekien. Sei urte soilik zituenean, antisemitismoaren handiagotzearen, konbertsio bat egiteko iradoki zioten. "Nahi duenak egin dezake", esan omen zuen, "baina ni jaio nintzen bezala jarraitu dut (judu izaten)".

Erdösentzat, judua izanda, Hungariako unibertsitateetan sartzeko aukera oso txikia zen. Judua izateak sarrera erabat murrizten zion baina Erdösi nazio-azterketako lehen postuaren irabazle zelako, 1930an, sartzeko aukera eman zioten. 21 urterekin, 1934an, bere doktoregoa lortu zuen. Horren ondoren, Hungaria utzi zuen eta Manchesterra, Ingalaterrara, joan zen. Bere egonaldian zehar, Ingalaterran, Erdősek asko bidaiatu zuen Erresuma Batuetan zehar.

Gero AEBn ibili zen urtetan.

Ibilbide profesionala

Erdős izan zen historian matematikari buruz artikulu gehien argitaratu zituen pertsonetariko bat. Lehia horretan Eulerrekin konparatzen dute. Erdősek artikulu gehiago argitaratu zituen Eulerrek baino, baina Eulerren artikuluak luzeagoak izan ziren, azken honek orrialde gehiago argitaratu zituen. Bere bizitzan zehar, Paul Erdosek gutxi gorabehera 1500 artikulu idatzi zituen, 500 bat egilekiderekin.

Bere ekarpenen artean nabarmentzen dituzte Ramseyen teoria eta probabilitate metodoaren aplikazioa.

Erdősen zenbakia

Bere ekarpen ugariengatik, bere kolaboratzaile eta lagunen batzuek, umorez, matematika-omenaldi bezala Erdősen zenbakia ezarri zuten: Erdősi 0 zenbakia esleitu zioten, artikuluren batean harekin zuzenean lanean ibili ziren kide guztiei —500 kide bati-edo— 1 zenbakia ezarri zieten, bere kolaboratzaileren bati lagundu zion norbaiti 2 zenbakia, eta horrela, elkarren segidan... Kalkulatzen da egungo matematikari aktiboen % 90ek 8 baino zenbaki txikiagoa dutela.

Bibliografia

  • (Ingelesez)Paul Hoffman. The Man Who Loved Only Numbers: The Story of Paul Erdos and the Search for Mathematical Truth. 1998.

Kanpo estekak

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian