Paula Radcliffe

Paula Jane Radcliffe, MBE (1973ko abenduaren 17a) distantzia luzeko atleta britainiar ohia da. Hiru aldiz irabazi zuen Londresko maratoia (2002, 2003, 2005), hiru aldiz New Yorkeko maratoia (2004, 2007, 2008) eta 2002ko Chicagoko maratoia. Aurretik emakumezkoen maratoilari azkarrena izan zen, eta Emakumeen Munduko Maratoi Errekorra izan zuen 2:15:25 denborarekin 16 urtez 2003tik 2019ra Brigid Kosgeik hautsi zuen arte.

Paula Radcliffe

Bizitza
JaiotzaNorthwich (en) Itzuli1973ko abenduaren 17a (50 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaMonte-Carlo
Familia
Ezkontidea(k)Gary Lough (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaLoughborough University (en) Itzuli
Sharnbrook Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinakmaratoia
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua70 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

paularadcliffe.com
IMDB: nm1705746 Twitter: paulajradcliffe Musicbrainz: 275af56d-55e3-47ec-bb53-ccb12cd7d5b4 IAAF: 14276130 Olympic.org: paula-radcliffe Edit the value on Wikidata

Radcliffe munduko txapeldun ohia da maratoi, maratoi erdi eta cross country-an. Europako txapelduna ere izan da 10.000 metro-tan eta krosean. Pistan, Radcliffek 10.000 metroko zilarrezko domina irabazi zuen 1999ko Munduko Txapelketan eta 2002ko Britaniar Mankomunitateko txapelduna izan zen 5000 metroko lasterketan. Britainia Handia ordezkatu zuen Olinpiar Jokoetan lau alditan (1996tik 2008ra), nahiz eta inoiz ez zuen domina olinpikorik lortu.

Bere ibilbidea profesionalean zehar hainbat aipamen jaso ditu, besteak beste, Urteko BBC Sports Personality, Laureus World Comeback of the Year, IAAF World Athlete of the Year, AIMS World Athlete of the Year (hiru aldiz) eta Britaniar Inperioko Ordena (MBE). Urteko Munduko Kirolaria izateko ere izendatu zuten hainbat alditan. 2010ean, Ingalaterrako Atletismo Ospearen Aretoan sartu zuten.

2015eko Londresko maratoian amaitu zuen bere ibilbide profesionala atletismoan.

Maratoiko munduko errekorra

2002an, Radcliffek maratoirako aldaketa gauzatu zuen, eta 2002ko apirilaren 14an Londresko maratoian egin zuen estreinako garaipenarekin emakumezkoen lasterketaren munduko denborarik onena (2:18:55). Bere denbora emakumeen munduko bigarren azkarrena zen, maratoia mutilekin batera korrika egiñez, Catherine Ndereba, keniarrak, Chicagon 2:18:47 marka zuelako.

Urte horretan bertan, Radcliffe-k munduko errekorra (2:17:18) ezarri zuen Chicagoko maratoian 2002ko urriaren 13an, aurreko errekorra minutu eta erdi jaitsiz.

Radcliffe-k 2003ko apirilean Londresko maratoian, 2:15:25 denborarekin munduko errekorra berritu zuen.

Marka Pertsonalak

ProbaMarkaDataKokalekuaOharrak
Pista400 m58.91992
800 m2: 05.221995
1.000 m2: 47,171993
1500 m4: 05.372001eko uztailaren 1aGlasgow, Eskozia
Kilometro 14: 24.941996ko abuztuaren 14aZurich, Suitza
2000 m5: 37.01+1993ko abuztuaren 29aSheffield, Ingalaterra
3000 m8: 22.202002ko uztailaren 19aMonako Erresuma Batuko errekorra
2 Kilometro9: 17.41999ko maiatzaren 23aLoughborough, Ingalaterra
4000 m11: 35.21+
5000 m14: 29.112004ko ekainaren 20aBydgoszcz, PoloniaErresuma Batuko errekorra
10 000 m30: 01.092002ko abuztuaren 6aMunich, AlemaniaInoizko bederatzigarren onena
Errepidea5 km14: 57+2001eko irailaren 2aLondres, Ingalaterra
4 Kilometro19: 51+
5 Kilometro24: 47+
8 km24: 05+Munduko errekorra
10 km30:212003ko otsailaren 23aSan Juan, Puerto RicoMunduko errekorra
15 km46: 41+2001eko urriaren 7aBristol, IngalaterraErresuma Batuko errekorra (Berretsi ezina)
10 Kilometro50: 01+2002ko urriaren 13aChicago, AEBMunduko errekorra (Berretsi ezina)
20 km1: 02.21+2003ko irailaren 21aNewcastle, IngalaterraMunduko errekorra (Berretsi ezina)
Maratoi erdia1:05:402003ko irailaren 21aNewcastle, IngalaterraMunduko errekorra (Berretsi ezina)
25 km1: 20.36+2003ko apirilaren 13aLondres, Ingalaterra
30 km1: 36: 36+2003ko apirilaren 13aLondres, IngalaterraMunduko errekorra (Berretsi ezina)
20 Kilometro1: 43: 33+2003ko apirilaren 13aLondres, IngalaterraMunduko errekorra (Berretsi ezina)
Maratoia2:15:252003ko apirilaren 13aLondres, IngalaterraMunduko errekorra

Erreferentziak

Kanpo estekak