Pedro Antonio Gainzarain

Irakaslea, apaiza

Pedro Antonio Gainzarain Bermúdez (Elvillar, Araba, 1928-Gasteiz, 2006ko urriaren 18a) apaiz, unibertsitate irakasle eta idazlea. Antzinako grezierazko espezialista, gai horren inguruko lan garrantzitsuak plazaratu zituen.

Pedro Antonio Gainzarain
Bizitza
JaiotzaElvillar, 1928
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2006ko urriaren 18a (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta unibertsitateko irakaslea

Biografia

1928an jaioa, 1953an apaiza egin zen. Hiru urtez Valderejon eman zituen. 1958an Guardiara bidali zuten non irakasle gisa aritu zen. 1959an Salamancara joan zen, haren ikasketekin jarraitzeko asmoz; han Koldo Mitxelena ezagutu zuen. Ondoren, 1968 arte, Alemaniako Münster hiriko unibertsitatera joan zen non hizkuntza klasikoen ikasketak egin zituen. 1968an Gasteizera itzuli zen eta bertako Apaizgaitegian hizkuntza klasikoak irakatsi zituen. 1971an Arabako Unibertsitate Ikastetxea ireki zen eta bertako grezierazko irakaslea izan zen. 1977ko abenduan doktoreagoa bukatu zuen Madrilen. 1978an Filosofia eta Letren fakultatea ireki zen Gasteizen eta Gainzarain haren klaustroaren partaidea izan zen. EHUko Filologia Fakultatearen irakaslea izan zen erretreta hartu arte, 1999an.[1]

Obra

  • Parrhesia: historia del concepto a partir del siglo IV a.c. Estudio sociológico y ético. Luis Gil Fernándezek zuzendutako doktoreago tesia, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, 1978.

Bibliografia

  • Timês járin (Homenaje al profesor Pedro A. Ganzarain). Maria Jose Garciak koordinatuta. Bilbo: EHU, 2002, 484 or. ISBN:9788483733493.

Erreferentziak

Kanpo estekak