Elvillar

Arabako udalerria

Elvillar[1] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, eta Guardiatik 6ra.

Elvillar
 Araba, Euskal Herria

Elvillarko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Elvillar / Bilar
AlkateaEnrique Perez Mazo (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01309
INE kodea01023
Herritarraelvillartar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°34′14″N 2°32′42″W / 42.570555555556°N 2.545°W / 42.570555555556; -2.545
Map
Azalera17,50 km2
Garaiera585 metro
Distantzia48 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria313 (2023)
−3 (2022)
alt_left 171 (%54,6) (%51,8) 162 alt_right
Dentsitatea18,69 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 4,8
Zahartze tasa[2]% 18,34
Ugalkortasun tasa[2]‰ 13,16
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 80 (2011)
Genero desoreka[2]% 11,9 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 6,22 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 21,04 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1667
Webguneahttp://www.elvillar.es/
Ahuntz talde bat Sorginaren Txabolaren ondoan.

Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.

Geografia

Inguru naturala

Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).

Udalerri mugakideak

Elvillar herria eta Lapoblacion mendia.
Sorginaren Txabola trikuharria. Atzean, Elvillar herria.

Historia

Aztarna arkeologikoak

Elvillarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginaren Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.

Handik gertu dago "Los Husos I eta II harpeak" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.

1943an "El encinal" trikuharria aurkitu zen Kripanerako bidean.

Erdi Aroa

1474an aipatzen da judutegia bazela Bilarren. Bertako juduen 2.500 marabedi ordaindu behar izan zituzten[5]. XVI. mendean Guardia inguruko herri handiena zen[6].

1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Elvillar (gaztelaniaz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen[5].

Ekonomia

Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Elvillarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.

Demografia

XX. mendearen lehen erdialdean 700 biztanle inguru izatera iritsi bazen ere, 1950eko hamarkadatik 1980kora biztanleen erdia galdu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan 350 biztanle inguru zituen Elvillarrek.

Elvillarko biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako[7] emaitzen ondorioz Samaniegoko alkatea EAJko Enrique Perez Mazo da.

Elvillargo udalbatza

Alderdia

2019

2023

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 7
161 (% 82,14)
7 / 7
144 (% 77,42)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 7
19 (% 9,69)
0 / 7
16 (% 8,60)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
9 (% 4,59)
0 / 7
15 (% 8,06)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak alea.eus webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Elvillarko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[8]
Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8][9]19791983Independenteak[8] / Euzko Alderdi Jeltzalea[9]
Julian Dañobeitia Peciña[8]19831987Candidatura Independiente de Elvillar[10]
Paulino Garcia Lopez-Gil[8]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Julian Ruiz de Viñaspre Medrano[8]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Miguel Arana Cuesta[8]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Angel Bermudez Lopez-Gil[8]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8]20112015Euzko Alderdi Jeltzalea
Gerardo Olano Medrano[8]20152019Euzko Alderdi Jeltzalea
Enrique Perez Mazo[8]20192023Euzko Alderdi Jeltzalea[11]
Enrique Perez Mazo[12]2023JarduneanEuzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
8Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarGuardia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
22Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLezaGuardia
Leza Osp.

Kultura

Jaiak

  • Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.
  • San Isidro eguna, maiatzaren 15ean.
  • Errege txoriaren jaia. Erdi Aroan hainbat herritan ospatzen zen jaia zen, baina Euskal Herrian Bilarkoa da dokumentatu den bakarra[13]. Abenduaren 28an izaten zen, inuzente egunean. herriko gazteak mozorratu egiten ziren eta Errege txoria zenak izaten zuen jantzirik ikusgarriena, koroa, moko eta lumadun kapa janzten zuen honek[14].

Euskara

· 2016an Bilarko biztanleriaren %26a gai zen euskaraz hitz egiteko eta euskararen erabilera %2,7koa zen.

Ondasun nabarmenak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Elvillarko kultura ondasunak»

Elvillartar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa