Pello Varela

Pello Varela (Gasteiz, 1960ko azaroaren 10a - ) gaur egungo gidoilari eta zinema zuzendari euskalduna da.

Pello Varela
Bizitza
JaiotzaGasteiz1960ko azaroaren 10a (63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria
IMDB: nm7303548 Edit the value on Wikidata

Biografia

Dokumentalaren arloa jorratu du batik bat; hala ere, 1985ean bere lehenengo film laburra filmatu zuen, bere aistialdiko jardueratzat.

Bernardo Atxagarekin lan egin zuen, haren ipuinetako bat pantaila handira eramateko: Aitona Martin eta biok. Film labur horrekin, bi sari jaso zituen Lekeitioko zinema jaialdian.

Horrez geroztik, Azorín idazlearen ipuin batean oinarritutako film laburra egin zuen: Badaezpada: El vecino afectuoso. Filme horrekin, Internacional Festival Independend of New York jaialdira joatea lortu zuen, lau puntutik hiru eskuratuz.

Gaur egun, euskarazko film luze bat prestatzen ari da, bertan Aizpea Goenaga, Mikel Laskurain, Kandido Uranga, Xabier Bilbao eta Anjel Alkain aktore famatuak parte hartuko dutelarik.

Filmografia

Rafa Martín aktore madrildarra Pello Varelaren Badaezpada: El vecino afectuoso, 2007

Gidoiak

Bideoklipak

  • 2002 - Zaldiak Hartuta. Mikel Telleriaren bideoklipa
  • 2006 – Segizu Irauten. Gartzen taldearen bideoklipa

Spot

  • 2011 - Horma Rocodromos.

Ohiko laguntzaileak

Ikus, gainera

Kanpo estekak