Phia Ménard

Koblakari eta artista

Phia Ménard (Nantes, 1971ko otsailaren 11) antzezle, koreografo eta antzerki zuzendari feminista da. Gaur egungo dantza, mimoa eta aktore-jokoa lantzen ditu. Gorputzak, identitateak eta performantziaren gaiak jorratzen ditu.[1]

Phia Ménard

Bizitza
JaiotzaNantes1971ko otsailaren 11 (53 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmalabarista eta antzerki zuzendaria

Biografia

Phia Ménard Philippe Ménard izan zen 2008ra arte. Bere ekarpen artistikoetan gorputzari, identitateari eta generoari buruzko galderetan sakontzen du. sistema patriarkalak emakumeengan bideratu bortizkeria eta kontrola ikertuz. [2][3][4]

«Gizonezko gorputzetik emakumezkora eraman nauen gorputz eta galdezkatze ibilbidea baduen artista bat naiz. Oinarrian trans bat naiz, nahiz eta gaur egun emakume izan. [1]»


Jérôme Thomasen “Extraballe” ikuskizuna aurkitu zuenean (1991), Ménard-engan piztu zen arteetan eta, bereziki, malabarerian prestatzeko nahia. Esku jokoan, dantzan, antzerkigintzan eta mimoan formatu zen eta Thomasen konpainian sartu zen 1995ean, Hic Hoc ikusgarriarekin emanez bere lehen urratsak. 1998an sortu zuen Non Nova konpania. Orduz geroztik segitzen du konpainia zuzentzen. 2008an abiatutako identitate trantsizioa izan zuen ardatz  urte berean taularatutako P.P.P obran.[5] Paul B. Preciadorekin gdari da In the Mood obran Bruselako CIFAS eskolan, generoa eta aldarteak gaiak landuz. [1] [6] Saison Sèche obran emakumeon gorputzek espazioan duten tokia islatu eta gizon-emakume harremanena dagoen tentsioa aurkeztzen du.[7]

«Gizon baten gorputzean bizi nintzenean, boterearen gorputzean nengoen. Orduan jabetzen nintzen indarkeriaz, baina ez nuen bizitzen. Gaur bai, bizitzen dut".[8]»

Erreferentziak

Kanpo estekak