Plutonen sateliteak

Sateliteei buruzko artikulua

Pluton planeta nanoaren sisteman sei gorputz ezagutzen dira, planeta nanoa kontuan hartuta. Normalean gorputz hauek Plutonen satelite bezala ezagutzen ditugun arren, berez, Pluton eta Karontek osatutako sistema bitar baten mendeko dira. Karontek ordea, Plutonek baino askoz ere masa txikiagoa du, zehazki, planeta nanoaren %11,65a. Hala ere, satelite hau eguzki-sistemako sateliterik handiena da beraien ama-planetarekin alderatzen baditugu, hau da, beste satelite guztiak mendeko diren planeta baino askoz ere txikiagoak dira.

Pluton eta bere hiru satelite, Karonte, Nix eta Hidra.
Plutonen sateliteen orbitak eta bere orbita planetaren sistemarekiko.

Pluton eta Karontez gain, beste lau satelite gehiagok orbitatzen dute Pluton. Hauetatik garrantzitsuenak 2005ean aurkitu ziren Nix (behin-behineko izena: S/2005 P 1) eta Hidra (S/2005 P 2) dira. Beste bi sateliteak beranduago aurkitu ziren, txikiagoak direlako. Beraien izenak Kerberos eta Styx dira.

Plutonen sateliteen datuak

Irudikapen artistiko honek Pluton eta Karonte erakusten dizkigu, Hidratik ikusiak izango balira bezala.
Plutonen satelite naturalak
IzenaDiametroa (km)Masa (kg)Orbita (egunak)AurkitzaileaUrtea
Karonte1207 ± 3(1,52±0,06)×10216,387230J. W. Christy1978
Nix46 - 1375×1016 - 2×101824,856Hubble2005
Hidra61 - 1675×1016 - 2×101838,206Hubble2005
Kerberos13-34?31Hubble2011
Styx10-25??Hubble2012

Sorrera

Hipotesi onartuenak dioenez, Plutonen sateliteak talka handi baten eraginez sortu ziren, Lur planetan Ilargia sortu zuela pentsatzen den talka baten antzekoak. Honek esan nahi du, planetak ez zituela gorputzak Kuiper gerrikotik harrapatu, askotan pentsatu izan denaren kontrara.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Plutonen satelite sistemaren animazioa.