Prayut Chan-o-cha

Prayut Chan-o-cha (thailandieraz: ประยุทธ์ จันทร์โอชา; 1954ko martxoaren 21ean jaioa) Thailandiako politikaria da, eta Thailandiako Errege Armadako ofizial nagusia izan zen 2010 eta 2014 artean.[1] Bakearen eta Ordenaren Kontseilu Nazionaleko (NCPO) buruzagi ohia ere bada, zein 2014ko maiatzaren 22tik 2019ko uztailaren 10era Thailandia gobernatu zuen junta militarra baita.[2] 2019ko abuztuaz geroztik Thailandiako lehen ministroa da, Thailandiako Defentsa ministroa eta Thailandiako Errege Polizia burua. Gainera, Somkid Jatusripitak lehen ministroordearen eginbeharrak bere gain hartu zituen gobernuko talde ekonomikoko buru gisa eta Justizia Ministerioko Ikerketa Bereziko Saila (DSI) gainbegiratzen du.

Prayut Chan-o-cha

(2022)
Member of the Privy Council of Thailand (en) Itzuli

2023ko azaroaren 29a -

Thailandiako lehen ministro

2022ko irailaren 30a - 2023ko abuztuaren 22a
Prawit Wongsuwan (en) Itzuli - Srettha Thavisin
Minister of Defence of Thailand (en) Itzuli

2019ko uztailaren 10a - 2023ko irailaren 1a

29. Thailandiako lehen ministro

2014ko abuztuaren 24a - 2022ko abuztuaren 24a
Niwatthamrong Boonsongpaisan (en) Itzuli - Prawit Wongsuwan (en) Itzuli
Commander in Chief of the Royal Thai Army (en) Itzuli

2010eko urriaren 1a - 2014ko irailaren 30a
Anupong Paochinda (en) Itzuli - Udomdet Sitabut (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNakhon Ratchasima (en) Itzuli1954ko martxoaren 21a (70 urte)
Herrialdea Thailandia
Familia
Ezkontidea(k)Naraphon Chan-ocha (en) Itzuli  (1984ko ekainaren 22a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaChulachomklao Royal Military Academy (en) Itzuli
Armed Forces Academies Preparatory School (en) Itzuli
HizkuntzakThailandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Thai Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakThailandiako protestak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa United Thai Nation (en) Itzuli

prayutchan-o-cha.com
IMDB: nm7530055 Twitter: prayutofficial888 Instagram: prayutofficial Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Prayut Errege Armadako komandante izan zen 2010eko urritik 2014ko urrira. Armadako buru izendatu ondoren, Prayut Thaksin Shinawatra lehen ministro ohiaren kontrako jarreragatik nabarmendu zen.[3] Armadaren barruan jarrera kontserbadorea zuen, 2009ko apirilean eta 2010eko apirilean egindako kamiseta gorriko manifestazioen kontra indar militarra erabiltzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Ondoren, bere profila moderatu nahi izan zuen, protestetan hil ziren manifestarien senideekin hitz eginez, eta 2011ko uztailean parlamentuko hauteskundeak irabazi zituen Yingluck Shinawatra-ren gobernuarekin lankidetzan arituz.[4]

2013ko azaroan hasitako krisi politikoan, Yinglucken gobernuaren aurkako protestak gertatu zirenean, Prayut-ek armada neutrala zela adierazi zuen, eta ez zuela estatu-kolperik abiaraziko.[5] Hala ere, 2014ko maiatzean, armadak gerra legea ezarri zuen eta gerora Prayutek Thailandiako gobernuaren aurkako estatu-kolpe militarra burutu zuen eta herrialdearen kontrola bere gain hartu zuen NCPOko lider gisa.[6][7][8] Ondoren, behin-behineko konstituzio bat ezarri zuen juntari botereak esleitu eta estatu-kolpea egin zutenei amnistia emateko. 2014ko abuztuan, ez hautetsiez osaturiko legegintzaldi nazionaleko militarrek lehen ministro izendatu zuten.[9][10]

Boterea bereganatu ondoren, Prayut-en gobernuak desadostasunaren aurkako indarkeria nabarmena erabili zuen. Thailandiako balio tradizionaletan oinarritutako "hamabi balio" aldarrikatu zituen eta eskola-ikasgaietan sartzea proposatu zuen.[11] Gobernuari eta demokraziari buruzko eztabaida publikoak mugatzeko neurriak ezarri ziren, besteak beste, Interneten eta komunikabideen zentsura handituz.[12] Prayut Thailandiako lehen ministro bihurtu zen 2019ko Thailandiako hauteskunde orokorren ondoren.[13]

Erreferentziak