Prudencio San Sebastian

gizon basatia

Prudencio San Sebastian, Soinu ezizenez ezaguna (Elgoibar, 1876ko[1]apirilaren 28a - Oiartzun, 1959ko azaroaren 26a) 8 hilabetez modu basatian bizi izan zen gizona izan zen.

Prudencio San Sebastian
Bizitza
JaiotzaElgoibar1876ko apirilaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOiartzun
Zezentegi
HeriotzaOiartzun1959ko azaroaren 26a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
JarduerakMorroia eta limosnaria

Biografia

Jaio zenean Donostiako Amatasunera eramana izan zen. Oso gorputz ahularekin jaio zen eta Donostiako Miserikordia etxean abandonatu zuten, eta han hazi zen. Dirudinez hasiera batean Donostian hartu zutenez San Sebastian abizena jarri ziotela, hartu zuten hiriaren izen bera. Berezko izena, Antonio Valverde Ayalderen arabera, Prudenzio Oiarzabal Olaiz zen, [2] gerora hartu zuen familiak emandako abizenak izango ziren hauek.

Oraindik umea zela, Oiartzungo familia batek hartu zuen baserrian morroi modura. Garai hartan morroi gisa lan egitea bizi-irteera arrunta zen hospiziotik zetozen gazteentzat.

Bi hamarkadaz baserri horretan lanean egongo ondoren, batera eta bestera ibili zen, bere egora fisiko ahulagatik baztertua izaten zen. Azkenean eskale ibili zen herriz herri.[3] Garai hartan, eta teila lantegi batean lo egiten zuen, laberako otearen gainean.

Umeek burla egiten zioten bere itxuragatik eta "Soiñu konkoxua" (konkorduna) deitzen zioten, hortik gerora Soinu ezizena geratu zitzaion.[4]Herriko haurrak teila lantegira joaten zitzazkion burlaka eta harrika. Soinuk uxatzen zituen, eskuan laban txiki batekin.[5]

1903ko abenduaren 5ean Jaizkibel mendiko Zezentegi kobazuloan[6] aurkitu zuten basati modura bizitzen.[7] Garaiko egunkarietan jaso zen albistea, eta ohiartzun handia izan zuen. Estampa aldizkariak elkarrizketa egin zion Soinuri, eta kontatu zuenez zortzi hilabete eman zituen kobazuloan, jendearengandik ihesi, hasieran belarra eta ondoren lanpernak, lapak eta ardiki gordina janez. Arropa urratu eta puskatu zitzaion eta harrapatutako ardien larruarekin babestu behar izan zuen. Artzainak ardiak desagertzen ari zirela konturatu zirenean,karabineroak eta guardia zibilak bila hasi ziren. Halako batean, kobazulo batean sartu, arrastaka hasi eta Prudencio topatu zuten.[2]

Euskeraz bakarrik mintzatzen zen. Gazteleraz ulertu, besterik ez.[5]

Handik gero, Donostiako San Antonio Abadea ospitalean sartu zuten ; eta handik geroago, Oiartzunen ageri zaigu historian berriro, mojen babes-etxean, 65 bat urterekin.[8] Herrian gaizki ikusia zegoen, eta lagun bakarra zuela kontatzen da "Dulcemeneo" gaitzizena zuena, "Baile de San Vito" izenez ezagutzen den Corea de Sydenham gaitza zuelako. Eguna elkarrekin pasatzen zuten arboladi bateko banku batean eserita.[9]

83 urterekin hil zen Oiartzungo ospitalean.

Herri kulturan

  • Oiartzungo Gurutzeko Antzerki Taldeak, 1999 urtean, "Prudentzio San Sebastian. Soinu" izeneko antzerki obra taularatu zuen. [10]
  • Rafael Torres Mulas idazlearen "Raros de Europa" liburuan kapitulo bat eskaintzen zaio Prudencio San Sebastiani.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak