Raquel Meroño

Raquel Meroño Coello (Madril, 1975eko abuztuaren 8a) aktore, telebista aurkezle eta modelo espainiarra da.

Raquel Meroño
Bizitza
JaiotzaMadril1975eko abuztuaren 8a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista aurkezlea

IMDB: nm0581145 Twitter: raquelmerono Instagram: raquel_merono Edit the value on Wikidata

Biografia

16 urte zituela modelo lanetan hasi zen eta publizitatean lanean ari zen bitartean kazetaritza ikasketak egin zituen.

Aktore eta aurkezle ibilbidea

Telebistan Uno para todas saioan egin zuen debuta, programako azafata lanetan eta 1996an Pelotas fuera saioa aurkeztu zuen[1]. 1998an Al salir de clase telesailean bigarren denboraldian sartu zen protagonista taldean eta Espainia mailan ezagun egin zen. 390 ataletan hartu zuen parte Paloma Garcíaren rolean[2]. 2000an utzi zuen telesaila eta 2001ean Dagon: la secta del mar filmeko protagonistetako bat izan zen. Hurrengo urteetan hainbat proiektutan parte hartu bazuen ere ez zuen jarraipen handirik izan, lan aipagarriena 2004ko Paco y Veva saioan izan zuen.

2006an bikiak izan zituen, Daniela eta Martina[2], eta denboraldi batez telebista mundutik aldentzea erabaki zuen. 2008an telesail berri bati ekin zion, Yo soy Bea eta Isabel Rocamoraren rolean 144 ataletan hartu zuen parte[3]. 2012-2013 denboraldian Canal Sur kateko Arrayán telesailean hartu zuen parte.

Azken urteetan telebista programa batzutan agertu izan da tarteka, lehiakide gisa edo "celebrity" gisa. Adibidez El gran reto musical saioan 2017an eta MasterChef Celebrity saioan 2020an[2]. Azken programa honetako irabazlea izan zen gainera[4].

Negozioak

2011 urtean negozioen munduan sartzea erabaki zuen Santi Carbones bikotearekin batera. Espazio lokalizazio enpresa bat da. 2013an bigarren negozio bat sortu zuen, ikuskizunen antolaketarako enpresa. 2016an Tarifan Carbones 13 jatetxea ireki zuen senarrarekin batera[1]. 2018an Emma ekaitzak jatetxea suntsitu zuen baina berreraiki egin zuen. Garai hartan banandu zen senarrarengandik.

Filmografia

Zinema

Filmak
UrteaFilmaPertsonaiaZuzendaria
1997AirbagAraceliJuanma Bajo Ulloa
2001Dagon: la secta del marBárbaraStuart Gordon
2003The MarkMariano Equizzi
2005El año que trafiqué con mujeresJesús Font
2005Bajo aguas tranquilasBrian Yuzna
2005Proyecto CassandraXavier Manich

Telesailak

Telesailak
UrteaTelesailaPertsonaiaKateaOharra(k)
1998-2000Médico de familiaElkeTelecincoatal bakarra
1998-2000Al salir de clasePaloma GarcíaTelecinco390 atal
2001Esencia de poderCristina RiveraTelecinco23 atal
2001-2002ParaísoElviraLa 12 atal
2004Paco y VevaLauraLa 118 atal
2005AídaEmmaTelecincoatal bakarra
2006Con dos taconesMónicaLa 111 atal
2008-2009Yo soy BeaIsabel RocamoraTelecinco144 atal
2012-2013ArrayánVBegoñaCanal Sur45 atal
2016Paquita SalasBere buruaFlooxeratal bakarra
2021Servir y protegerMartina SalvadorLa 1Laister

Telebista programak

  • Uno para todas (1995-1996), Goyo Gonzálezekin. Azafata.
  • Dobles parejas (1996), Santiago Segurarekin, Antena 3 katean. Aurkezlea.
  • Pelotas fuera (1996-1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
  • Lluvia de estrellas (1996), Antena 3 katean. Epailea.
  • Menudo Show (1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
  • Gala Noche de la Estrellas (1997), Antena 3 katean. Aurkezlea.
  • Menudas estrellas (1997-1998), Antena 3 katean. Aurkezlea.
  • Miss España 1999 (1999), Telecinco katean. Aurkezlea.
  • Furor (2000), Antena 3 katean. Lehiakidea.
  • Pasapalabra (2000-2015), Antena 3 eta Telecinco kateetan. Celebritya (45 programa).
  • ¿Quién vive ahí? (2010) , La Sexta katean. Celebritya.
  • El gran reto musical (2017), La 1 katean. Lehiakidea.
  • MasterChef Celebrity (2020), La 1 katean. Lehiakidea.

Erreferentziak

Kanpo estekak