Reims

Frantziako udalerria

Reims Marne departamenduko (51) azpiprefetura da, baina era berean, departamenduko eta Ekialde Handia eskualdeko hiri garrantzitsuena.

Reims
Reims
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Marne
BarrutiReimseko barrutia
AlkateaArnaud Robinet
Izen ofizialaReims
Jatorrizko izenaReims
Posta kodea51100
Geografia
Koordenatuak49°15′55″N 4°01′43″E / 49.2653°N 4.0286°E / 49.2653; 4.0286
Map
Azalera46.9 km²
Altuera105 m
MugakideakBétheny, Bezannes, Cernay-lès-Reims, Champfleury, Cormontreuil, Courcy, Puisieulx, Saint-Brice-Courcelles, Saint-Léonard, Saint-Thierry, Taissy, Tinqueux, Trois-Puits, Villers-aux-Nœuds eta Witry-lès-Reims
Demografia
Biztanleria179.380 (2021eko urtarrilaren 1a)
−938 (2020)
alt_left 96.147 (%53,6) (%48,1) 86.313 alt_right
Dentsitatea3.824,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAkisgran, Arlingtongo konderria, Florentzia, Brazzaville, Canterbury, Salzburgo, Kutná Hora eta Nagoia
reims.fr

Frantziako historian garrantzi handiko hiria izan da. Bertako Andra Maria katedral gotiko ikusgarrian hainbat Frantziako Errege koroatu dituzte, haien artean Luis XIV.a 1654ko ekainaren 7an.

Frantziako ipar-ekialdeko suprefetura hiria eta ibai portua, Marne-ko departamenduan, Champagne-Ardenneko eskualdean, Parisko hiriaren ipar-ekialdean, Vesle ibaiaren eta Marne-Aisne ubidearen ertzean. 183.610 biztanle. Errepidegune garrantzitsua. Industria (ardogintza, kimika industria, ehungintza, tresneria mekaniko eta elektrikoak, burdinbide gaiak, nekazaritzarako makineria, larrugintza, doitasun tresneria, janari industria, papergintza, altzairugintza, automobilgintza) da ekonomia jarduera nagusia. Oso ospetsua da bertako ardoa.

Historia

Remi edo remo herri galiarreko hiriburua zen eta Durocortorum izena zuen erromatarren garaian. Galia Belgika probintziako hiri nagusia izan zen. Apezpiku egoitza zen III. menderako eta Remigio Aita Santuak bertan bataiatu zuen Clovis errege frankoa 496an. Harrezkero Reims-en bataiatu ziren Frantziako erregeak. 1548an sortu zuten unibertsitatea. 1814an Napoleonek aliatuak egotzi zituen hiritik. Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan kalte handiak izan ziren bonbardaketen ondorioz. Reims-eko hirian izenpetu zen 1945ean Alemaniaren errendizioa.

Ondarea

1547. urtean sortutako unibertsitatea du.

Arteari dagokionez, aipagarriak dira erromatarren garaiko Marteko Atea eta anfiteatroa, XI-XII. mendeetako Saint-Remi eliza edo basilika, XIII. mendeko Jakue santuaren eliza, XIII. mendeko Notre-Dame katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Saint-Denis abatetxean egokitutako Arte Ederretako museoa.

Reimseko katedrala.

Chartresko katedralak gainditzen zaila zen mailara igo zuen arkitektura gotikoa.

Eta ez gotikoaren "gailurra" iritsi zuelako, baizik eta eraikinaren kostu eta konplexutasun ikaragarriengatik. Chartresko katedrala gainditzeko ahalegin bakarra Reimseko katedralaren eraikuntzan egin zen. Eta ezin zitekeen bestela izan, ez baita ahaztu behar Reimseko artzapezpikua zela Frantziako erregeak sagaratzen zituena, eta guztiz premiazkoa zen katedral egoki batean egitea monarkiarentzat halako esanahia zuen zeremonia. Horregatik, 1210ean katedral zaharra erre zenean, presa handia zegoen lanei ekiteko : Filipe Augusto urteetan gora zihoan, eta haren oinordekoa koroatzeko espazio duin bat eduki nahi zen lehenbailehen . Izatez, Luis VIII.aren koroatzea, 1223an, eta Luis IX.arena, 1226an, amaitzeko artean asko falta zitzaion katedral batean ospatu ziren.

Ezin da ukatu Reimsko katedrala egiteko Chartreskoa hartu zutela erreferentzia gisa, eta arlo batzuetan behintzat, lortu zuten gainditzea. Esate baterako, Chartresko klaristorioko erroseta konplexuen ordez, trazeriakoak egin ziren Reimsen, eta handik aurrera, arkitektura gotiko guztira zabalduko ziren. Horri esker, kolorezko beira leiho zabalago eta apaingarri gehiagokoak egin ahal izan ziren. Oro har, Chartresen soluzio eskematikoak proposatzen ziren tokietan nabaritzen da gehien Reimsekoaren apaingarri aberastasun handiagoa. Adibidez, kapiteletako apaingarri berbera errepikatu ordez, bakoitzean apaingarri desberdinak egiten saiatu ziren, eta ahal zuten leialtasun handienaz imitatu zituzten hosto naturalak.

Hezkuntza

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
32 33430 22531 77931 08039 29838 95940 77643 90545 754
185618611866187218761881188618911896
48 35052 39458 90570 43481 32893 82397 903104 186107 963
190119061911192119261931193619461954
108 385109 859115 17876 645100 998112 820116 687110 749121 145
196219681975198219901999200920142020
133 914152 967178 381177 234180 620187 206---


Herritar ezagunak

Kirolak

Stade de Reims hiriko futbol taldea 1950eko hamarkadaren inguruan arrakastatsua izan zen.

Herri eta hiri senidetuak

Ikus, gainera

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak