René Petit

René Petit de Ory (Akize, 1899ko urriaren 8a - Hondarribia, 1989ko urriaren 14a) euskal herritar futbolari eta ingeniaria izan zen[1].

René Petit

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRenato Petit de Ory
JaiotzaAkize1899ko urriaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHondarribia1989ko urriaren 14a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaColegio del Pilar (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta ingeniaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Madril1916 / 19172913
Real Unión1917 / 1918
Stade bordelais1918 / 1920
Real Unión1920 / 1934
Frantziako futbol selekzio nazionala1920 / 192020
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Jasotako sariak

Biografia

Aita CCHNE enpresaren ingeniari frantziarra eta ama madrildarra zituen. Umea zela Irun eta Hondarribian bizi zen eta gaztaroa Madrilen eman zuen.

Bertan Madrid FCen hasi zuen baina herriko taldeak fitxatu zuen. Frantziako futbol selekzio nazionalarekin 2 partidutan izan zen internazional. Gainera, 1920ko Olinpiar Jokoetan aritu zuen[2]. 1933an futbola utzi zuen.

1924an ingeniaria, Esako urtegia eraiki zuen[3]. Bilboko Areatzako zubia ere berreraiki zuen. Gerra Zibilean Frantziara ihes egin zuen, altxatuen aldekoa zelako. Francisco Francoren gobernuaren izenean, grazia eskaini zien tourrean zeuden Euskal Herriko futbol selekzioaren futbolariei.

Gipuzkoan lan egin zuen 1969an erretiratu arte. Hondarribian hil zen 1989an.

Taldeak

KlubaHerrialdeaUrteak
Madrid FC  Espainia1914-1917
Real Unión  Gipuzkoa1917-1918
Stade Bordelais  Frantzia1918-1920
Real Unión  Gipuzkoa1920-1933

Palmaresa

TituluaKlubaUrtea
Errege KopaMadrid FC1917
Errege KopaReal Union1918
Errege KopaReal Union1924
Errege KopaReal Union1927

Erreferentziak