Rik Van Looy

txirrindulari belgikarra

Rik (Henrik) Van Looy (Grobbendonk, 1933ko abenduak 20) L'Empereur de Herentals eta Rik II ezizenduna belgiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1953 eta 1970 artean, denbora horretan 365 garaipen lortu zituelarik. Esprinter boteretsu bat zen, pista zein errepideko probetan parte hartu zuena.

Rik Van Looy
Rik Van Looy
Informazio pertsonala
IzenaHenrik Van Looy
EzizenaL'Empereur de Herentals, Rik II
Jaiotza data1933ko abenduak 20a
Jaiotza herriaGrobbendonk
Jaiotza herrialdeaBelgika
Kirol informazioa
Egungo taldeaErretiratua
ModalitateaErrepidea / pista
RolaEsprinterra
TrebetasunaOrotarik
Profesional taldea(k)
1953-1954
1955
1956–1958
1959-1962
1963
1964-1966
1967-1970
L'Avenir
Van Hauwaert-Maes
Guerra
Faema
GBC
Solo Superia
Willem II
Garaipen nagusiak
Txapelketak

Belgikako Errepide Txapelketa (1958, 1963)
Munduko Txirrindularitza Txapelketa (1960, 1961)
Klasikak
Paris-Roubaix (1961, 1962, 1965)
Milan-San Remo (1958)
Flandriako Tourra (1959, 1962)
Lonbardiako Giroa (1959)
Liège–Bastogne–Liège (1961)
Flèche Wallonne (1968)
Paris-Tours (1959, 1967)Etapakako itzuliak
Itzuli handiak
Italiako Giroa:

11 etapa (1959-1962)

Frantziako Tourra:

7 etapa
(1963)

Espainiako Itzulia: 18 etapa

(1959, 1965)

Zaletu bezala ehun garaipen baino gehiago lortu zituen txirrindularitza itzulietan, 1952 eta 1953an Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa irabaztea ere lortuz.

Profesional bezala hirurehun garaipen baino gehiago lortu zituen. Txirrindularitzako bost monumentuak irabazi zituen lehena izan zen, beranduago, hauek ere belgiarrak ziren Eddy Merckx eta Roger De Vlaeminckek berdindu zuten balentria. Bi urtez jarraian irabazi zuen Munduko Txirrindularitza Txapelketa, bi aldiz bigarren postuan amaitzeaz gain.

Ez zuen soilik egun bakarreko probetan garaipena lortu, baizik eta etapatan banatutako itzulietan ere arrakasta izan zuela, Paris-Nizan lortu zituen hamairu etapa garaipenak nabarmentzen direlarik.

Hiru Itzuli Handietan lortu zituen etapa garaipenak, batzuetan erabateko nagusitasunez. Bere emaitzarik hoberenak Espainiako Vueltan lortu zituen, non 18 etapa garaipen lortu zituen eta 3. izan zen 1959ko eta 1965eko edizioetan. Italiako Giroan 11 etapa garaipen lortu zituen, eta 4. izan zen 1959ko edizioan eta 7. 1961ekoan. Frantziako Tourrean 7 etapa garaipen lortu zituen eta 10. sailkatu zen 1963ko edizioan.

Palmaresa

1956

1957

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

1969

Emaitzak lasterketa nagusietan

Itzuli Handiak

Itzuli Handia195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969
Italiako GiroaUT4.11.7.UTUTUT
Frantziako TourraUT10.UT31.KONUTKON
Espainiako VueltaUT3.UT3.
Munduko Txapelketa2.1.1.2.

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak

Lasterketa1952195319541955195619571958195919601961196219631964196519661967196819691970
Omloop Het Nieuwsblad36.8.5.2.20.42.
Kuurne-Brusela-Kuurne59.
Milan-San Remo52.74.1.35.6.2.14.71.4.41.12.10.82.
E3 HarelbekeXXXXXX1.1.1.613.1.11.
Gante-Wevelgem1.1.2.12.61.1.8.3.15.22.34.8.10.
Flandriako Tourra11.17.1.3.1.6.10.6.16.26.10.
Scheldeprijs4.1.1.5.20.
Paris-Roubaix11.11.3.4.1.1.2.16.1.9.2.22.
Flèche BrabançonneXXXXXXXXX36.
Amstel Gold RaceXXXXXXXXXXXXXX15.25.
Flèche Wallonne44.53.13.8.43.26.11.15.1.23.
Lieja-Bastogne-Lieja5.10.4.1.8.
Paris-Brusela20.1.42.1.57.7.2.34.3.
Paris-Tours7.6.4.1.2.2.1.4.45.
Lombardiako Giroa4.27.1.11.
Olinpiar Jokoak (errepide)UTEz zen jokatuEz zen jokatuEz zen jokatuEz zen jokatuEz zen jokatu
Munduko txapelketaUT2.4.UT38.1.1.30.2.32.UT15.24.
Belgikako txapelketa1.5.4.1.17.13.7.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi
KONKontrolez kanpo

Taldeak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rik Van Looy