Rodolphe Kreutzer
Rodolphe Kreutzer (Versailles, Frantzia, 1766ko azaroaren 15a - Geneva, Suitza, 1831ko urtarrilaren 6a) musikagilea eta biolinista izan zen. A. Stamitzen ikaslea. Frantses errege-kaperako biolinista 1782-1792 bitartean. Parisko Operako biolinista 1801. urtetik aurrera, eta zuzendaria 1816. urtetik aurrera. Parisko kontserbatorioko irakasle izan zen. Beethovenek biolin eta pianorako Kreutzer Sonata eskaini zion. Opera ugari idatzi zituen, Lodoïska (1791) besteak beste; balletak, hemeretzi biolin-kontzertu, hamabost harizko kuarteto, eta aipagarriak dira, orobat, haren 40 études ou Caprices pour un violon seul. Ezinbesteko lana da biolin-ikasketarako.
Rodolphe Kreutzer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Versailles, 1766ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Geneva, 1831ko urtarrilaren 6a (64 urte) (64 urte) |
Hobiratze lekua | Erregeen hilerria Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Aita | Jean Jacob Kreutzer |
Ama | Elisabeth Trabol |
Ezkontidea(k) | Adélaïde-Charlotte Kreutzer (en) (1788ko abuztuaren 28a - |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Anton Stamitz (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, biolin-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta concertinoa |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa (1795 - 1826) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi |
Kidetza | Commission des Sciences et des Arts (en) Q3578005 |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | biolina |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolphe Kreutzer |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna