Rota

Rota Cádizko probintzian dagoen udalerri andaluziarra da. 9 m-ko altueran eta Cádiztik 36 km-tara kokaturik, 2007ko datuen arabera 27.270 biztanle zituen 84 km²-tan banaturik.

Rota
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
Izen ofizialaRota
Posta kodea11520
INEk ezarritako kodea11030
HerriburuaRota
Geografia
Koordenatuak36°37′22″N 6°21′36″W / 36.6229°N 6.36°W / 36.6229; -6.36
Map
Azalera84 km²
Altuera9 m
MugakideakChipiona, Sanlúcar de Barrameda eta El Puerto de Santa María
Demografia
Biztanleria29.675 (2023)
184 (2022)
alt_left 14.604 (%49,2) (%48,9) 14.505 alt_right
Dentsitatea353,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaCA
aytorota.es
Artikulu hau espainiar udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rota (argipena)».

Cádizko badian zehar dago, Ozeano Atlantikoan, Portugal eta Gibraltar artean, nagusiki hiri turistikoa da, Europa osoko bidaiarientzako oporretako helmuga. Sasoi baxuan, bere jarduera nagusia arrantza industria da. Udalerrian Rotako itsas-basea dago, udalerriko enplegu-iturririk handiena dena.

Historia

Azterketa arkeologikoen arabera, Brontze Aroan jada biztanleak zituen. Gaur egungo hiria feniziarrek sortu zuten. Rota Tartessos garaiko Astarot izenaz ezagutzen zuten hiria bera dela uste dute. Geroago, hiria erromatarrengana pasa eta haiek Speculum Rotae zioten.

Musulmanen etorreraren ondoren, hiriak Rabita Rutta (euskaraz: «Rotako erloju-dorrea») izena hartu zien, eta hortik datorkio bere egungo izena. 1217an, Bosgarren Gurutzadara zihoazen frisiar gurutzatu talde batek hiria eraso zuen.[1] 1248 urtetik aurrera, Errekonkistaren ondorioz, hiria kristau bihurtu zen. 1297an, Antso IV.ak Guzman Onari hiria eman zion, Tarifa defendatu zuelako. Geroago, honek Elisabet bere alabari eman zion ezkontza-opari gisa. Elisabet Fermin Ponce de León Alcántarako Maisu eta Marchenako lehen jauna ezkondu zuen. Castillo de la Luna (euskaraz: «Ilargiaren gaztelua») eraikinaren eraikuntza 1295ean hasi zen, Pérez de Guzmánen agintaldia baino bi urte lehenago. Erdi Aroan, hiria iparraldeko Afrikarekin merkataritzan aritzeko portu garrantzitsua zen. 1780an Antonio Ponce de León Arcoko 11. dukea oinordekorik gabe hil zen, eta hiria Osunako dukearen eskuetan amaitu zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Cádizko badia)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9.611.712.215.114.718.821.522.422.720.811.611.316.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)3.86.07.98.710.514.416.716.516.814.77.35.110.7
Pilatutako prezipitazioa (mm)83.073.060.061.031.09.02.04.014.067.077.0118.0603.0
Iturria: [2] 2012ko azaroa

Alkateak

AgintaldiaAlkateaAlderdia
1979-1983Fernando TejedorPSOE
1983-1987Fernando TejedorPSOE
1987-1991Felipe Benítez Ruiz-MateosAP
1991-1995Felipe Benítez Ruiz-MateosPP
1995-1999Felipe Benítez Ruiz-MateosPP
1999-2003Domingo Sánchez RizoPSOE
2003-2007Lorenzo Sánchez AlonsoRR.UU
2007-2011Lorenzo Sánchez Alonso (2007-2010)
María Eva Corrales Caballero (2010-2011)
RR.UU
PP
2011-2015María Eva Corrales CaballeroPP
2015-2019José Javier Ruiz AranaPSOE
2019-José Javier Ruiz AranaPSOE

Demografia

Iturria: Instituto Nacional de Estadística

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak