Sé quién eres

Telecinco telebista-katean emititu zen telesaila

Sé quién eres (euskaraz Badakit nor zaren), Pau Freixas zuzendariak sortutako telesaila izan zen. Mediaset España izan zen produktu honen ekoizlea, eta Telecinco katean emititu zen 2017ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 1era arte. Francesc Garrido, Blanca Portillo, Aida Folch eta Susana Abaitua ziren, batik bat, saio honetako protagonistak.[1]

Sé quién eres
Jatorria
IzenburuaSé quién eres
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak16
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama, detektibe-fizkioa eta thrillerra
Hizkuntzagaztelania
Iraupena70 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pau Freixas (en) Itzuli
[[Kategoria:Pau Freixas (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Francesc Garrido (en) Itzuli
Blanca Portillo
Aida Folch
Susana Abaitua
Àlex Monner
Albert Prat (en) Itzuli
[[Kategoria:Francesc Garrido (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]




[[Kategoria:Albert Prat (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMediaset España
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data2017ko urtarrilaren 16a
Amaiera-data2017ko maiatzaren 1a

telecinco.es…
IMDB: tt4888908 Filmaffinity: 656847 Edit the value on Wikidata

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Juan Elías, ospe oneko abokatu bat, errepide baten erdian azaldu da oroimena galduta, istripu baten ostean. Alicia Castro bere emaztearen laguntzarekin, istripu horren aurretik zer gertatu zen gogoratzen saiatzen da. Izan ere, Elíasek istripua izan zuen egun berean desagertu zen Ana Saura, bere iloba, eta Anaren odol aztarnak aurkitu dituzte Juan Elíasen autoan. Anaren aita, Ramón, seguru dago Juan Elíasek zerbait egin diola bere alabari, eta hori frogatzen saiatuko da beste abokatu batzuen laguntzaz.

Jarraipen literarioa

Telesaila amaitu ondoren, honek jarraipen literarioa izango zuela adierazi zen, Pau Freixas telesailaren sortzaileak eta Claudio Cerdán idazleak idatzia. Nobelaren izenburua La última palabra de Juan Elías da (euskaraz Juan Elíasen azken hitza), eta telesailean gertatutakoaren ondoren jazotako historioak biltzen dira bertan. Liburu hau, thriller, polizia eleberri eta nobela beltz generokoa, 2017ko maiatzaren 24an kaleratu zen, telesaila amaitu eta hogeitahiru egunetara.

Aktoreak

Atalak eta audientziak

DenboraldiaAtalakEstreinaldiaAmaieraIkus-entzuleria (bataz bestekoa)
IkusleakKuota
1162017ko urtarrilaren 16a2017ko maiatzaren 1a2 405 000%15,2
Guztira162017
Znb.
(tele.)
Znb.
(denb.)
Kapituluko tituluaZuzendaria(k)Emisio-dataIkusleak
11Zero kilometroaPau Freixas2017ko urtarrilaren 16a3 176 000 (%18,9)
22Oroimen hautakorraPau Freixas2017ko urtarrilaren 23a2 777 000 (%15,9)
33Aita hiltzeaPau Freixas2017ko urtarrilaren 30a2 533 000 (%15,9)
44Iraunkortasunaren legeaPau Freixas2017ko otsailaren 6a2 753 000 (%17,0)
55218 logelaSilvia Quer2017ko otsailaren 13a2 483 000 (%15,1)
66Iraganeko sekretuakSilvia Quer2017ko otsailaren 20a2 350 000 (%15,3)
77Itzulerarik gabeko puntuaJorge Coira2017ko otsailaren 27a2 089 000 (%13,1)
88Aztarna faltsuaJorge Coira2017ko martxoaren 6a2 428 000 (%15,2)
99Zu baino mila aldiz hobeagoaJoaquín Llamas2017ko martxoaren 13a2 496 000 (%15,5)
1010Laguntza behar dutJoaquín Llamas2017ko martxoaren 20a2 258 000 (%15,8)
1111Bizitza hasperen bateanPau Freixas2017ko martxoaren 27a2 282 000 (%13,6)
1212Zentzuzko zalantzaJoaquín Llamas2017ko apirilaren 3a2 233 000 (%14,2)
1313Isiltasunaren prezioaPau Freixas2017ko apirilaren 10a2 092 000 (%14,0)
1414JulietaJoaquín Llamas2017ko apirilaren 17a2 106 000 (%14,1)
1515Emazte abandonatuaJoaquín Llamas2017ko apirilaren 24a2 307 000 (%15,4)
1616Erruduntasunaren faktoreaPau Freixas2017ko maiatzaren 1a2 118 000 (%14,5)

Erreferentziak

Kanpo estekak