SK Rapid Wien

SK Rapid Wien (izen osoa Sportklub Rapid Wien) Austriako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Viena hiriburukoa. 32 aldiz irabazi du Austriako liga eta Alemaniako Bundesliga bat ere irabazi zuen hauek Austria okupatu zutenean.

Sportklub Rapid Wien
Ezizena(k)Die Grün-Weißen (berde-zuriak)
Sorrera1899
Futbol zelaiaGerhard Hanappi Stadium
edukiera: 17.500 lagun
inaugurazioa: 1977
PresidenteaAustria Michael Krammer
EntrenatzaileaAustria Dietmar Kühbauer
LigaAustriako Bundesliga
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
UEFAko partida elurpean FC Portoren aurka 2011ean.
Austria Vienaren aurkako derbia.

Historia

1898an sortu zuten Vienan Erster Wiener Arbeiter-Fußball-Club izenarekin ("Vienako langileen lehenengo futbol taldea") eta 1899ko urtarrilean birsortu zen gaur egun duen Sportklub Rapid Wien izenarekin. Izena garai hartan ospetsua zen "Rapide Berlin" taldetik atera zuten. Berehala iritsi ziren lehenengo garaipenak, Austrian jokaturiko lehen liga biak irabaziz.

1938an alemaniarrek Austria inbaditu zuten eta Austriako liga Bundesligan barneratu zuten. 1938an bertan Alemaniako Kopa irabazi zuen eta 1941ean Bundesliga.

80. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta Europako Errekoparen finalera iritsi zen 1985ean, baina Evertonek irabazi zion 3-1. 1996an berriz lortu zuen Errekopako finalera iristea eta berriz ere galdu egin zuen, oraingoan 1-0 Paris Saint-Germain FC taldearen aurka.

XXI mendean ordea beste talde batzuen itzalean egotea egokitu zaio. 2005 eta 2008ko Ligak irabazi ditu soilik, 2008an Superkopa ere bai.

Uniformea

 
2017-2019
 
2018-2019
 
2019-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Palmaresa

Austrian: 50

  • Bundesliga (32): 1912, 1913, 1916, 1917, 1919, 1920, 1921, 1923, 1929, 1930, 1935, 1938, 1940, 1941, 1946, 1948, 1951, 1952, 1954, 1956, 1957, 1960, 1964, 1967, 1968, 1982, 1983, 1987, 1988, 1996, 2005, 2008.
  • Kopa (14): 1919, 1920, 1927, 1946, 1961, 1968, 1969, 1972, 1976, 1983, 1984, 1985, 1987, 1995.
  • Austriako Superkopa (4): 1986, 1987, 1988, 2008.

Alemanian: 2

Nazio artean: 4

Europako Errekopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (2): 1985, 1996

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (2): 1930, 1951

UEFA Intertoto Kopa

  • Txapelduna (2): 1992, 1993

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan SK Rapid Wien-ek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

DenboraldiaTxapelketaFaseaEtxekoaEmaitzaKanpokoa
2016-17UEFA Europa LeagueLiga faseaAthletic
Rapid Wien
1-0
1-1
Rapid Wien
Athletic

Kanpo estekak