Europako Futbol Errekopa

Europako futbol kluben txapelketa

Europako Futbol Errekopa edo Kopa irabazleen Kopa (ingelesez UEFA Cup Winners' Cup) UEFAk 1998-1999 denboraldirarte urtero antolatzen zuen Europako futbol kluben txapelketa da. Izenak dioen bezala herrialde bakoitzeko Kopa txapelketako irabazleen artean jokatzen zen.

Europako Futbol Errekopa
UEFA Cup Winners' Cup
AntolatzaileaUEFA
Sorrera1960
1999 (azkena)
EremuaEuropa
Taldeaksailkatuak: 32
guztira: 49
Garaipen gehienKatalunia FC Barcelona (4 Kopa)
TxapeldunaItalia SS Lazio (1998-99)
1968ko finala Milan eta Hanburgoren artean.
FC Barcelonak 4 Errekopa irabazi zituen, beste inork baino gehiago.

Historia

Txapelketaren palmaresa ACF Fiorentinak 1960-61 denboraldian irabazitako Koparekin hasten bada ere UEFAk 1963tik aurrera antolatu zuen. 32 taldek hartzen zuten parte eta finala irabazten zuenak Europako Superkopa jokatzen zuen Europako Kopako irabazlearen aurka. 1999 jokatu zen azken ekitaldia. Ordutik aurrera UEFA Europa Leaguek hartu zituen bere baitan herrialdeetako Kopa irabazleak.

Parte hartzaileak

  • Herrialde bakoitzeko Kopa irabazleak. Koparen irabazleak liga ere irabazten bazuen Kopako finalistak hartzen zuen bere lekua.
  • Aurreko urteko Errekopa irabazleak. Taldeak Europako Koparako sailkatzea lortzen bazuen, tokia libre uzten zuen.
  • 1998an Herbehereetako Kopan finalerdietara iritsi zen SC Heerenveen taldeak jokatu zuen, Kopako bi finalistak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatu baitziren.

Palmaresa

DenboraldiaEgoitzaTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordea
1960-61Glasgow eta Florentzia ACF Fiorentina2-0, 2-1 Glasgow Rangers
1961-62Glasgow eta Stuttgart Atlético de Madrid1-1, 3-0 ACF Fiorentina
1962-63Rotterdam Tottenham Hotspur5-1 Atlético de Madrid
1963-64Brusela eta Anberes Sporting Lisboa3-3, 1-0 MTK Budapest FC
1964-65London West Ham United2- 0 TSV 1860 München
1965-66Glasgow Borussia Dortmund2-1 Liverpool FC
1966-67Nurenberg FC Bayern München1-0 Glasgow Rangers
1967-68Rotterdam AC Milan2-0 Hamburger SV
1968-69Basilea Slovan Bratislava3-2 FC Barcelona
1969-70Viena Manchester City FC2-1 Górnik Zabrze
1970-71Atenas Chelsea FC1-1, 2-1 Real Madrid
1971-72Bartzelona Glasgow Rangers3-2 FC Dinamo Mosku
1972-73Tesalonika AC Milan1-0 Leeds United
1973-74Rotterdam FC Magdeburg2-0 AC Milan
1974-75Basilea Dinamo Kiev3-0 Ferencváros
1975-76Brusela RSC Anderlecht4-2 West Ham United
1976-77Amsterdam Hamburger SV2-0 RSC Anderlecht
1977-78Paris RSC Anderlecht4-0 FK Austria Viena
1978-79Basilea FC Barcelona4-3 Fortuna Düsseldorf
1979-80Brusela València CF0-0 (pen 5:4) Arsenal FC
1980-81Düsseldorf Dinamo Tbilisi2-1 FC Carl Zeiss Jena
1981-82Bartzelona FC Barcelona2-1 Standard Lieja
1982-83Göteborg Aberdeen FC2-1 Real Madrid
1983-84Basilea Juventus FC2-1 FC Porto
1984-85Rotterdam Everton FC3-1 Rapid Viena
1985-86Lyon Dinamo Kiev3-0 Atlético de Madrid
1986-87Atenas Ajax Amsterdam1-0 Lokomotiv Leipzig
1987-88Estrasburgo RKV Malinas1-0 Ajax Amsterdam
1988-89Berna FC Barcelona2-0 UC Sampdoria
1989-90Göteborg UC Sampdoria2-0 RSC Anderlecht
1990-91Rotterdam Manchester United2-1 FC Barcelona
1991-92Lisboa Werder Bremen2-0 AS Monaco
1992-93London AC Parma3-1 Anberes FC
1993-94Kopenhage Arsenal FC1-0 Parma FC
1994-95Paris Real Zaragoza2-1 Arsenal FC
1995-96Brusela Paris Saint-Germain FC1-0 Rapid Viena
1996-97Rotterdam FC Barcelona1-0 Paris Saint-Germain FC
1997-98Estokolmo Chelsea FC1-0 VfB Stuttgart
1998-99Birmingham SS Lazio3-0 RCD Mallorca

Garaipenak

Taldeka

TaldeaGaraipenakUrteak
FC Barcelona41979, 1982, 1989, 1997
AC Milan21968, 1973
RSC Anderlecht21976, 1978
Dinamo Kiev21975 , 1986
Chelsea FC21971, 1998

Herrialdeka

HerrialdeaGaraipenakTaldeak
 Ingalaterra8Chelsea (2), Tottenham Hotspur, West Ham Utd, Manchester City, Everton, Manchester United eta Arsenal
 Italia7AC Milan (2), Fiorentina, Juventus, UC Sampdoria, AC Parma eta Lazio
 Alemania5Borussia Dortmund, Bayern Munich, Magdeburg, Hanburgo eta Werder Bremen
Katalunia4FC Barcelona (4)
 Belgika3RSC Anderlecht (2) eta RKV Malinas
 Espainia3Atlético Madrid, València eta Real Zaragoza
 Eskozia2Glasqow Rangers eta Aberdeen
 Ukraina2Dinamo Kiev (2)
 Portugal1Sporting Lisboa
 Eslovakia1Slovan Bratislava
 Georgia1Dinamo Tbilisi
 Herbehereak1Ajax Amsterdam
 Frantzia1Paris Saint-Germain FC

Ikus, gainera

Kanpo estekak