Salomé Leclerc

egile abeslari kanadarra

Salomé Leclerc (Sainte-Françoise-de-Lotbinière, Quebec, Kanada, 1986ko apirilaren 27a- ) kantautore eta abeslari quebectarra da[1].

Salomé Leclerc
Bizitza
JaiotzaSainte-Françoise1986ko apirila (37/38 urte)
Herrialdea Kanada
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria

Biografia

10 urte zituela anai nagusiekin taldea osatu eta bateria jotzen hasi zen[1]. Urte batzuk geroago Secondaire en spectacle lehiaketan hartu zuten parte. Montrealeko Granby musika eskolan egin zituen ikasketak eta casting agentzia batean hasi zen lanean[2].

2009an hasi zuen ibilbide profesionala eta 2011n Audiogram disketxearekin Parisen grabatu eta Montrealen nahasketak eginez atera zuen aurreneko diskoa, Sous les arbres[1]. Ondoren Quebecen eta Europan kontzertu bira egin zuen. "Dans la prairie" abestiak SOCAN Songwriting Prize sarietarako izendapena jaso zuen 2012an[3]. 2014an bigarren diskoa argitaratu zuen, 27 fois l'aurore[4]. Hainbat sari jaso zituen disko honek 2015ean, Prix Rapsat-Lelièvre[5] eta Prix Félix-Leclerc[6], eta SOCAN Songwriting Prize-n bigarren izendapen bat, "Arlon" abestiarengatik[7]. 2016an EP bat atera zuen, Live au Treatment.

Les choses extérieures diskoa izan zen hirugarrena, 2018an plazaratu zena[8]. Kanadako Polaris Music Prize sarietarako izendapena jaso zuen[9].

Diskografia

  • Sous les arbres (2011)
  • 27 fois l'aurore (2014)
  • Live au Treatment (2016) - EPa
  • Les choses extérieures (2018)

Erreferentziak

Kanpo estekak