Salomé Saqué

kazetari frantziarra

Salomé Saqué (Lagny-sur-Marne, 1995eko maiatzaren 10a) frantziar kazetari eta idazlea da, batez ere klima aldaketaren, gazteriaren eta genero-desparekotasunaren gaiak jorratzen dituena.

Salomé Saqué

Bizitza
JaiotzaLagny-sur-Marne1995eko maiatzaren 10a (28 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaSorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Lumière University Lyon 2 (en) Itzuli
American Graduate School in Paris (en) Itzuli
Université Paris-Sud
Lycée Édouard-Herriot (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Le vent se lève (en) Itzuli  (2017 -  2021)
France 24  (2018 -  2021)
Arte  (2021 -  2022)
La Chaîne parlementaire (en) Itzuli  (2021 -  2022)
Blast (en) Itzuli  (2021 -
Radio France (en) Itzuli  (2022 -
Sociater (en) Itzuli  (2022 -
France 5  (2022 -

IMDB: nm8091113 Twitter: salomesaque Instagram: salomesaque LinkedIn: salomé-saqué-499563105 TikTok: salomesaque Edit the value on Wikidata

Bizitza

Hiru seme-alabetatik zaharrena, Sena eta Marne departamenduan jaio zen[1]. Salomé jaio eta gero, gurasoek Île-de-France uztea erabaki zuten, beraz, Ardèchen hazi zen[2][3]. Aubenasko barnetegi batean ikasi zuen[3][4].

Baxoa gainditu ondoren, historia eta geografia ikasi zituen Lyongo Édouard Herriot lizeoan. Gero Lumière University Lyon 2n sartu zen zientzia politikoak eta ingelesa ikasteko. Podemos alderdia interesatu zitzaion, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Erasmus programan parte hartu zuen[3].

Aldi berean, antzerkigintzako ikastaroak egin zituen Lyongo Eskualdeko Kontserbatorioan eta hainbat rol antzeztu zituen[3].

Le Monde diplomatique egunkarian eta France 24 telebista katean egin zituen praktikak[3][5]. Geroztik Blast webgunean, LCP, Arte eta France 5 telebista kateetan[2][1] eta France Info irrati katean egin du lan.

2023an Sois jeune et tais-toi liburua argitaratu zuen. Kritikaren onespena jaso zuen eta kaleratu zenean best-seller bat izan zen[6].

Lanak

  • Sois jeune et tais-toi: Réponse à ceux qui critiquent la jeunesse (2023)

Erreferentziak

Kanpo estekak