Sara Olaizola

futbolari gipuzkoarra

Sara Olaizola Alcántara (Irun, 1997ko urriaren 6a) gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen duena. CD Mariño eta Oiartzun KE taldeetan ibili ondoren Real Sociedaden aritu zen 2018 eta 2020 artean.[1]

Sara Olaizola

Bizitza
JaiotzaIrun1997ko urriaren 6a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua52 kilogramo
Altuera1,69±0,001 metro

Twitter: SaraOlaizola Instagram: saraolaizola Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Klubak

TaldeaUrtea
CD Mariño20112016
Oiartzun KE20162018
Real Sociedad20182020

Reala

Talde txuriurdinak fitxatu zuen 2018an, erdilari postua indartzeko.[2]

2019ko Maiatzaren 11an, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.[3]

2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.[4]

2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten.  Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde gelditu ziren. 2020ko ekainean Errealeko bere ibilbidea amaitu zela jakinarazi zuen.[5]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak