Sara Ortega Ruíz

errioxar futbolaria, aurrelaria
Sara Ortega (futbolaria)» orritik birbideratua)

Sara Ortega Ruíz (Logroño, Errioxa, 2005eko otsailaren 20a) errioxar futbolaria da. Aurrelari jokatzen du Lehen Mailako Athletic Club-ean jokatzen du.[1][2][3] 2022an 17 urtez azpiko Munduko txapelduna izan zen Espainiako selekzioarekin, eta 2023an 19 urtez azpiko Europako txapelduna.[4][5]

Sara Ortega Ruíz
Bizitza
JaiotzaLogroño2005eko otsailaren 20a (19 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Athletic Club2022 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Ibilbidea

Ortegak lehen futbolari urratsak Comillasko beheko kategorietan eman zituen. Errioxako selekziora iritsi zenean, Athletic Clubek ezagutu eta 2019an beheko kategorietan sartzea erabaki zuen. 16 urterekin egin zuen debut ofiziala Espainiako Erregina Kopako partida batean. CDE Racing emakumezkoen aurka jokatu zuten, eta 0-5 irabazi zuten. Gainera, Ortegak lehen gola markatu zuen kamiseta zuri-gorriarekin.

Selekzio nazionalean

17 urtez azpikoen munduko txapelduna izan da, eta 19 urtez azpikoen Europako txapelduna, Espainiako Selekzioarekin[6][7]

Taldeak

TaldeaHerrialdeaUrtea
Athletic Club  Bizkaia2022-...

Erreferentziak

Kanpo estekak