Sarai Lizaso

Usurbildar arraunlaria

Sarai Lizaso Mitxelena (Usurbil, 1991ko uztailaren 23a) gipuzkoar arraunlaria da. San Juango traineruarekin Kontxako Bandera eta Liga Nagusia launa aldiz irabazi ditu.[1]

Sarai Lizaso
Bizitza
JaiotzaUsurbil1991ko uztailaren 23a (32 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
San Juango Batelerak 2016ko Kontxako Banderarekin.

Ibilbidea

Orioko harrobian hasi zen arraunean. 2013an San Juanera joan zen eta traineru arrosaren garai historikoan titularra izan zen. 2018 artean izan zen elkarte pasaitarrean (2017an ezik) eta ia dena irabazi zuen, 2018an taldea desegin zen arte[2].

2021ean itzuli zen arraun egitera Zarautzera, ETE Ligan[3].

Bestalde, 2014an El conquistador del fin del mundo telebista lehiaketan hartu zuen parte[4].

Taldeak

TaldeaUrteak
Orio2005-2012
San Juan2013-2018
Zarautz2021-2023

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak