Emakumezkoen Traineru Liga


Emakumezkoen Traineru Liga, babeslearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada liga nagusia da. TKE erakundeak antolatzen du.

Emakumezkoen Traineru Liga
Sorrera2009 (selekzioak)
2011 (klubak)
AntolatzaileaTKE
Garaipen gehienEuskal Herria San Juan (5)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k)Euskal Herria Arraun Lagunak
WebguneaWebgune ofiziala

2009an abiatu zen Liga eta lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, hirugarrenetik aurrera kluben arteko Liga da. San Juanek bost garaipen lortu zituen jarraian 2014 eta 2018 artean, ordutik aurrera Orio eta donostiarrak (Arraun Lagunak eta Donostiarra) izan dira puntan. 2023an zortzi trainerutako Liga osatu da.

Emakumezkoen Traineru Ligaren amaiera Zarauzko Ikurrinan izaten da urtero, jardunaldi bikoitzeko banderan. Irailean play-offak jokatzen dira.

Historia

Ligaren aurretik

Hondarribian 2005 urtean jokatu zen emakumezkoen lehenengo traineru estropada, Txingudi Bandera delakoan, eta bertan Cabo da Cruzek irabazi zuen Txingudiren (Hondarribia A.E.), Urola Kostaren (Zumaia-Getaria) eta Isuntzaren aurretik. Bandera honek aurrera jarraitu zuen, baina benetako denboraldia 2008an iritsi zen, Txingudi Banderaz gain Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, eta Kontxako Bandera jokatzean. Aipatu behar da Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzi traineruk hartu zutela parte, tartean Kataluniako bik ere bai.

2008ko denboraldiko banderen garaileak:

Ligaren ibilbidea

Gipuzkoako selekzioa.

Aurreko urtean Kontxako Bandera eta Euskadiko traineru txapelketa jokatu zirela ikusita, 2009an abiatu zen Emakumezkoen Traineruen Liga. Lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, Gipuzkoak, Bizkaiak, Galiziak eta harrigarria bada ere Katalunia izan zen 2009an eta Kantabria 2010ean.

Gipuzkoan traineruen kopurua handia zenez elkarteen arteko Gipuzkoako Liga antolatu zuten haien artean. Gipuzkoako Liga honetan traineru bizkaitarrak eta kantabriarrak ere aritu izan ziren, gonbidatu gisa. Galiziako emakumezkoek ere haien arteko Liga antolatu zuten.

Horrela beraz, 2011. urtean Emakumezkoen Traineru Liga bera ere elkarteen arteko Liga bihurtu zen. Zazpi klubek hartu zuten parte bi multzotan banatuta. Hurrengo urtean sailkapen estropada bat egin zen eta lau onenek Euskotren Liga jokatu zuten eta lau hauek eta gainerakoek Gipuzkoakoa, aldi berean. 2018an Gipuzkoako Liga ETE Liga bihurtu zen eta igoera eta jeistiera play-offak ezarri ziren, denboraldi hasierako sailkapen estropada baztertuz eta lau trainerutako Liga sistema iraunkor bat finkatuz.

Zortziko Liga

2023an jauzi kualitatibo bat eman zuen Ligak, zortzi traineruk hartuko baitute parte maila gorenean. Horretarako 2022an ETE Ligan eta Galiziako Ligan sailkaturiko lehenengo biak sartu ziren Liga nagusirako. Galizian uko batzuk egon baziren ere lortu zen zortzikotea osatzea.

Emakumezkoen Traineru Ligaren eboluzioa

UrteaTraineruakEstropadak
2009-
2010
48
201178
2012-
2017
48
2018-
2019
414
2020-
2021
412
2022412
2023814

Palmaresa

San Juango Batelerak dira Ligako palmaresean nagusi.
Oriotarrek 3 Liga irabazi dituzte.
Zumaiarrek bi Liga dituzte.
Getaria-Tolosa izan zen Liga irabazi zuen lehenengo kluba.
Arraun Lagunakek bi Liga irabazi ditu.
UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaLaugarrena
2009
Gehiago
Galizia Gipuzkoa Bizkaia Katalunia
2010[1]
Gehiago
Galizia
Gipuzkoa
- Bizkaia Kantabria
2011
Gehiago
Getaria-TolosaRias BaixasZumaiaSan Juan
2012
Gehiago
ZumaiaRias BaixasGetaria-TolosaSan Juan
2013
Gehiago
ZumaiaSan JuanHibaikaOrio
2014
Gehiago
San JuanHibaikaZumaiaSamertolameu
2015
Gehiago
San JuanZumaiaHibaikaOrio
2016
Gehiago
San JuanHibaikaOrioCabo da Cruz
2017
Gehiago
San JuanHibaikaOrioArraun Lagunak
2018
Gehiago
San JuanOrioArraun LagunakHondarribia
2019
Gehiago
OrioArraun LagunakDonostiarraHondarribia
2020
Gehiago
OrioDonostiarraArraun LagunakHondarribia
2021
Gehiago
Arraun LagunakOrioDonostiarraHondarribia
2022
Gehiago
OrioArraun LagunakDonostiarraTolosaldea
2023
Gehiago
Arraun LagunakOrioDonostiarraTolosaldea

Garaipenak

Ligak

TaldeaGaraipenakUrteak
San Juan52014, 2015, 2016, 2017, 2018
Orio32019, 2020, 2022
Galizia22009, 2010
Zumaia22012, 2013
Arraun Lagunak22021, 2023
Gipuzkoa12010
Getaria-Tolosa12011

Estropadak

  • 2023 barne:
TaldeakGaraipenakKopurua
Orio44
San Juan36
Arraun Lagunak15
Zumaia14
Donostiarra7
Hibaika6
Rias Baixas5
Getaria4
Tolosaldea4

Patroiak

  • 2009-2018 artean traineru irabazlearen patroia eta 2019tik aurrera patroirik onenaren saria (beltzez).
TaldeaGaraipenakUrteak
Nerea Perez52015, 2016, 2017, 2018, 2023
Nadeth Agirre32019, 2020, 2022
Laura Hermo22009, 2010
Nagore Osoro22012, 2013
Inder Paredes22014, 2016
Olatz Aldalur12011
Izaro Lestayo12018
Miren Garmendia12021

Parte hartzeak (2011- )

Kluben sailkapena

TaldeaSailkapenaUrteak
     Orio112013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
     San Juan82011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
     Arraun Lagunak82017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
     Hibaika72013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2023, 2024
     Hondarribia62018, 2019, 2020, 2021, 2023, 2024
     Donostiarra62019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
     Zumaia52011, 2012, 2013, 2014, 2015
     Tolosaldea52011, 2012, 2022, 2023, 2024
     Cabo da Cruz32016, 2023, 2024
     Getaria22011, 2012
     Rias Baixas22011, 2012
     Tirán22023, 2024
     Samertolameu12014

Probintziak denboraldika

  • 2011: zazpi traineru
  • 2012-2022: lau traineru
  • 2023- : zortzi traineru
Urtea     PON     COR     AST     CAN     BIZ     GIP     LAPPodiuma
(1 2 3)
2011


              
2012

              
2013
              
2014

              
2015
              
2016

              
2017
              
2018
              
2019
              
2020
              
2021
              
2022
              
2023


              
2024


  • 2011 eta 2012an Rias Baixas izan zen galiziarren ordezkaria. Probintzia bietako arraunlariak zeuden.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak