Sarriguren

Sarriguren (lagunartean Sarri izenez ezaguna) Eguesibarreko herria da. 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 13.108 biztanle ditu eta Iruñetik zortzi kilometrora dago.

Sarriguren
 Euskal Herria
Sarrigurengo ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEguesibar
Administrazioa
Posta kodea31621
Geografia
Koordenatuak42°48′46″N 1°35′51″W / 42.812777777778°N 1.5975°W / 42.812777777778; -1.5975
Garaiera470 metro
Demografia
Biztanleria15.665 (2020:  301)
Sarriguren 19-1-24
Sarriguren 19-1-24

Inguru naturala eta kokapena

Sarriguren Zangozako merindadeko Eguesibarreko kontzejua da, Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean kokatua. Sarriguren, Iruñerriko PA-30 ekialdeko-ingurabide autobidearen ekialdean eraikitako auzo berria da. 2008an Eguesibarreko udalan emandako datuen arabera, Sarriguren Gorraizko kontzejuaren biztanleria gainditu eta biztanle gehien dituen herria da guztira 3.560 biztanle zenbatuz[1].

Kontzejuak, Gorraitz eta Olatz Txipiarekin egiten du muga iparraldean, Ardanatzekin ekialdean, Badoztainekin hegoaldean, eta PA-30 autobidea eta Iruñeko Mendillorri auzoarekin mendebaldean. Mendillorri Eguesibarreko herria izan zen 1990eko hamarkadaren amaierara arte.

NA-2310 errepideak herria zeharkatzen du eta auzoaren iparraldean errekasto bat dago Sarrigurengo etxebizitza, parkea eta bulego eraikinen muga markatuz.


Historia

Sarrigurengo lurretan altzairu eta keramikazko erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira. Elizaren jabetzako jaurerria Erdi Aroan, bertako biztanleek, Iruñeko apezpikuari ordaintzen zizkieten petxak. 1427an 31 gari kahizeko urteroko errenta ordaintzen zuten.

1835-1845eko udalerrien eraberritzea burutu aurretik, kontzejua ibarreko diputatuak eta herritarrek aukeraturiko erregidore batek zuzentzen zuten. XIX. mendeko dokumentuen arabera, garai hartan, Sarrigurengo haurrak Olazko eskolara joaten ziren.

Azken urteak

Sarrigurengo eko-hiria Nafarroako gobernuak Nasursa elkarte publikoaren bidez aurrera eramandako proiektua da. Egitasmoak, 4.200 etxebizitza eraikitzea aurrikusten zuen, Iruñerriko kanpoaldean, babes-ofizialeko eta tasaturiko etxebizitzak eraikiz. Gobernuaren asmoaren arabera, etxebizitzek irizpide bioklimatikoak jarraituta eraiki ziren, eta auzoak hainbat sari jaso ditu Garapen iraunkorraren alorrean Nazio Batuen baitan.

Etxebizitzak 2004. urtean hasi ziren eraikitzen eta bi fase izan ditu auzo berriak, lehen faseko 2.000 etxebizitzak 2006an hasi ziren jabeei entregatzen, eta bigarren faseko etxebizitzak 2008rako amaitzen hasi ziren.

Hirigintza

Garapen iraunkorra irizpide harturik, auzo berrian etorbide zabal eta luzeak nagusi dira, eta berdegune handiak. Iruñeko auzo berri askotan egin bezala, Mendillorri edo Barañainen esaterako, auzo berriak laku bat barne du. Etxebizitza eraikuntzen altuera 4-5 solairutakoa da, eta babes-ofizialeko etxebizitza eskaria handitzeko asmoarekin Nafarroako gobernuak 9 solairu arteko eraikinak altxatuko zituela esan zuen 2008ko maiatzean, auzoak duen zerbitzu eta denda gabezia ere agerian utziz.

2009 maiatzean Nafarroako gobernuak eta Eguesibarreko udaletxeak akordioa sinatu eta eraikiko ziren babes-ofizialeko etxebizitzen kopourua gutxitu zuten.

Trafikoaren arazoa

Auzoa eraiki zenetik, trafikoa da auzotarren arazo nagusia, izan ere Iruñerriko ekialdeko-saihesbidearen eta Mendillorri auzoaren artean Sarrigurenera sartzeko bide bakarra, auzoaren mendebaldean dagoen biribilgunea da.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera 2000-2012
Eguneratua: 2016ko otsailaren 6a.[2]
Sarrigurengo biztanleria
20002001200220032004200520062007200820092010201120122014
1010101085781.6273.5845.0888.55610.38911.52413.108

Garraioa

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 4 linea daude:

Ondarea

Antzinako eliza

Sakontzeko, irakurri: «Santa Engrazia baseliza (Sarriguren)»

Santa Engrazia eliza zaharra, XIII. mendeko eraikin erlijiosoen ezaugarriak ditu. Dena den, eraikinak estilo desberdinak nahastearen ondorio da, beharbada, elizaren eraikuntza XIV. mendera arte burutu ez zelako. Eliza estilo gotiko berantiarrean dago eraikia. Ebangelioaren aldean, egurrean margozturiko XVIII. mendeko armarria ageri da, eta bertan Erronkariko ibarraren armarriaren ezaugarriak ageri dira, Erronkarik duela mende askok Eguesibarrean izandako eraginaren adierazgarri.

Elizaren aurrealdeko erretaula Ramon Oskaritz, Pedro Altzo, eta Juan Landan eginiko jatorrizko erretaula pizkundetar baten ordezkoa da. Jatorrizko artelan hortatik Agate Deunaren egurrezko irudi margotua, eta eskultura txiki batzuk baino ez dira kontserbatzen. Eskultura horiek, erretaula nagusian ageri dira gaur egun, Ama Birjina haurrarekin, eta Santa Engraziaren irudien kasuan. Gainontzekoak sakristian daude.


Eliza berria

Sakontzeko, irakurri: «Santa Engrazia eliza (Sarriguren)»

2009ko irailaren 27an, urte eta erdiko lanen ondoren, Sarrigurengo Santa Engrazia eliza berria inauguratu zen. Bertan 350 bat pertsonek entzun zuten meza.


Aintzira

Udaletxea


Hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetako emaitzak

Sarriguren kontzejua
AlderdiaBotoakBotoen %aDesb.
Nafarroa Bai1.333%28,564,88
UPN931%19,945,17
Bildu811%17,379,26
Izquierda-Ezkerra690%14,780,67
PSN632%13,543,35
PP271%5,81-

2007ko udal hauteskundeetako emaitzak

Sarriguren kontzejua
AlderdiaBotoakBotoen %a
Nafarroa Bai301%33,44
UPN226%25,11
PSN152%16,89
NEB127%14,11
EAE73%8,11
CDN21%2,33

Jaiak eta ospakizunak

Sarrigurengo kontzejuan etxebizitzak eraikitzen hasi aurretik herri erdi hustua zela eta, ez zen jairik ospatzen, baina biztanle berrien etorrerarekin batera, jaiak antolatzen hasi ziren 2005. urtean. Horrela, 2005ean jaiak irailean ospatu ziren. Ondorengo urteetan, jaiak aurreratu egin ziren, 2008an ekaineko bigarren hamabostaldian ospatuz.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa