Zangozako merindadea

Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.

Merindadearen kokapena Nafarroan.
Merindadeko udalerriak.

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.

Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea.

Ingurune naturala

Aragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak.

Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira.

Eskualdeak

Udalerriak

Monumentuak

  1. Artzibar.
  2. Aria.
  3. Aribe.
  4. Eslaba.
  5. Galipentzu.
  6. Galoze.
  7. Garaioa.
  8. Garralda.
  9. Xabier.
  10. Irunberri.
  11. Nabaskoze.
  12. Noain.
  13. Otsagabia.
  14. Orbaizeta.
  15. Orbara.
  16. Orreaga.
  17. Zangoza.
  18. Tebas-Muru Artederreta.
  19. Untzitibar.
  20. Urraulgoiti.
  21. Urraulbeiti.
  22. Hiriberri .
  23. Esa.

Ekonomia

Pirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.

Erreferentziak

  • Monumentuak :NAVARRA , guía y mapa. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN : 84-505-3457-7

Kanpo estekak