Simone Melchior

Simone Melchior, edo Simone Melchior Cousteau, ( 19191990 ) esploratzaile eta ozeanografo frantsesa izan zen. Cousteau-Gagnan diseinuko urpekaritza jantziarekin uretan murgildu zen lehen emakumea izan zen. Jacques-Yves Cousteauren emaztea eta kolaboratzailea, bere senarraren abentura eta dokumental gehienetan parte-hartze funtsezkoa izan zuen, baina inoiz ez zen The Undersea World of Jacques Cousteau telesaileko irudietan agertu.[1]

Simone Melchior
Bizitza
JaiotzaToulon1919ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMonako1990eko abenduaren 1a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaHenri Melchior
Ezkontidea(k)Jacques-Yves Cousteau  (1937ko uztailaren 12a -  1990eko abenduaren 2a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea
IMDB: nm1370412 Edit the value on Wikidata

Biografia

Simone Toulonen jaio zen. Bere aita Henri Melchior eta bere aitaren bi aitonak, Jules Melchior (1844-1908) eta amaren aitona, Jean Baehme, Frantziako itsas armadako almiranteak izan ziren.

Simonek bere senarra izango zena ezagutu zuen 1937ko festa batean. Jacques Coousteau itsas ofiziala zen, 27 urtekoa, eta neskak 18 zituen. Urte horretan bertan Parisko Saint-Louis-des-Invalidesen ezkondu ziren.

Suitzan eta Italian eztei-bidaia egin ondoren, Mourillonen kokatu ziren, Toulon-eko itsasertzeko auzo batean, portutik gertu. Bi seme-alaba zan zituzten, Jean-Michel 1938an eta Philippe 1940an.

Jacques Cousteauk Simone emaztea errespetu gutxirekin tratatu izan zuelako ikuspegi kritikoak agertu izan dira bikotea hil ondoren. Infideltasun luzeak izan zituen, eta ezkontzaz kanpoko haurren aita ere izan zen senarra.[2] L'Odyssée filmak jasotzen ditu Jacquesen une ilun horietako batzuk. Audrey Tautouk jokatzen du Simone Melchiorren rola film horretan.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak