Simone Signoret
Simone Signoret, jaiotza-izenez Henriette Charlotte Simone Kaminker (Wiesbaden, Alemania, 1921eko martxoaren 25a - Autheuil-Authouillet, Normandia Garaia, Frantzia, 1985eko irailaren 30a) frantses antzezlea izan zen.
Simone Signoret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henriette Charlotte Simone Kaminker |
Jaiotza | Wiesbaden, 1921eko martxoaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Wiesbaden Paris |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Autheuil-Authouillet, 1985eko irailaren 30a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Aita | André Kaminker |
Ezkontidea(k) | Yves Allégret (1944 - 1949) Yves Montand (1951ko abenduaren 22a - 1985eko irailaren 30a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, idazlea, tutorea, antzerki aktorea, aktorea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
Bigarren Mundu Gerra bitartean hasi zen zineman lanean, antzezpen txikiak egiten. Geroago Yves Allégret zinemagilearekin garrantzi handiagoko lanak egin zituen.
1951n Yves Montand antzezlearekin ezkondu zen. 1957tik aurrera antzerkian ere jardun zuen. Film gehienak Frantzian eginagatik, Alemanian eta Estatu Batuetan ere lan egin zuen. 1959an Oscar saria jaso zuen Room at the Top filmean egindako antzezpenagatik.
Bi oroimen-liburu eta eleberri bat idatzi zituen.
Filmak: Casque d'or (1952), Les diaboliques (1955), Paris, brûle-t-il ? (1966, "Paris, sutan?"), L´armée des ombres (1969, "Itzaletako armada"), L'aveu (1970), La vie devant soi (1977).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.