Soriako probintzia

Soria Espainiako erdialdeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. 2006. urtean 93.503 biztanle zituen, eta 2021ean 88 636 biztanle. Espainiako probintzien artean Soria da dentsitate txikiena duena, eta Europa osoan ez daude dentsitate txikiagoa duten lurralde asko. 9 biztanle kilometro koadroko baino txikiagoa da probintziako dentsitatea eta % 44,44 % (39 398 biztanle) 2018an, hiriburuan bizi ziren, Soria izena duen hiriburuan.

Soria
Gaztela eta Leon
Soriako bandera

Soriako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGaztela eta Leon
HiriburuaSoria
ISO 3166-2ES-SO
Espainiako Gorteak
Kongresuan
2 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
41°40′N 2°40′W / 41.67°N 2.67°W / 41.67; -2.67
Azalera10.303 km² Espainiaren % 2,04
Demografia
Biztanleria94.646 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,21
Dentsitatea9,19 bizt/km²
HerritarraSoriar
www.dipsoria.org

Historia

Geografia

Kokapena

Iparraldean eta ipar-ekialdean Errioxako Autonomia Erkidegoa, hegoaldean eta hego-ekialdean Guadalajarako probintzia, hego-mendebaldean Segoviako probintzia, ekialdean Zaragozako probintzia eta mendebaldean eta ipar-mendebaldean Burgosko probintzia.

Ingurune naturala

Soriak Urbiongo mendiak partekatu egiten ditu, Errioxa eta Burgosekin, 2.000 metroko mailan daudenak. Duero ibaia mendigune horretan sortzen da, Iberiar sisteman daudenak.

Eskualdeak

Soriako eskualdeak.

Probintziako 183 udalerriak 13 eskualde hauetan banatzen dira:

  1. Tierra de Ágreda
  2. Almarzako eskualdea
  3. Almazango eskualdea
  4. Berlangako eskualdea
  5. Tierra del Burgo
  6. Cameros
  7. Campos de Gómara
  8. Tierra de Medinaceli
  9. Pinares
  10. Soriako eskualdea
  11. Tierras Altas
  12. El Valle y La Vega Cintora
  13. Las Vicarías

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Soriako udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak (2007)[1]
PosizioaUdalerriaBiztanleria
Soria39.528
Almazán6.006
Burgo de Osma5.258
Ólvega3.749
San Esteban de Gormaz3.314
Ágreda3.293
San Leonardo de Yagüe2.340
Golmayo1.924
Covaleda1.919
10ªArcos de Jalón1.782

Elkarteak

Soriar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak