Tierras Altas (Soria)

Tierras Altas edo La Sierra, horrela esaten baitiote bertako herritarrek, lurralde bat da Soria probintziakoa (Gaztela eta Leon, Espainia), eta probintziaren ipar aldean kokatuta dago. Turismoaren ikuspegitik, paisai gogorreko lurraldea da, klima gogorragatik eta lekua ere babesgabea delako.

Tierras Altas (Soria)
MotaSoriako eskualde
Geografia
Map
Koordenatuak41°55′24″N 2°18′16″W / 41.923247°N 2.304323°W / 41.923247; -2.304323
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia

Ebro ibaiaren arro hidrografikoaren barruan dago, eta bertan iknita[1] mordoa aurkitu dira, asko eta asko dinosauroen oinatzak. Azken aldian, bestalde, erromatar garaiko hilarri asko aurkitu dira, eta horietako batzuek antzinako euskarazko edo akitanierazko hitzak erakusten dituzte, hala nola, “Antestius Sesenco” izena azaltzen duenak.

Ipar-mendebalean Tierras Altas eskualdeak muga egiten du Cameros eskualde ia erabat errioxarrarekin (Montenegro de Cameros Soria probintzian dago), mendebalean El Valle eskualdearekin, ipar ekialdean Arnedo eskualde errioxarrarekin, ekialdean Alhama-Linares eskualde errioxarrarekin, hego-ekialdean Tierra de Agreda delakoarekin eta hegoan Campo de Gomara eskualdearekin. Tierras Altas lurraldearen gunea San Pedro Manrique herrian dago.

Tierras Altas trantsumantzia gune inportantea izan zen, udako bazkalekuei esker. Oncala herrian, hain zuzen, museo bat egin da trantsumantziari eskainia.

Udalerriak

Demografia

Eskualde honek, Soria probintziak berak bezala, arazo demografiko larria dauka, Europako populazio-dentsitate tasarik apalenetakoa baitu, baina seguruenik eskualde hau egongo da egoerarik kritikorik eta larrialdi sozialik handienean, kasu honetan populazio-dentsitatea 2,32 biz/km²-koa baita, Espainiakoa 83,6 biz/km²-koa den bitartean.

Nekazari-exodoa hasi zen joan den mendeko 20. hamarraldian, lur hauen gogortasunak eraginda, baina Espainiako leku askotan bezala exodoa areagotu zen XX. mendearen 60. eta 70. hamarraldietan. XX. mende hasieratik 80. hamarraldia bitartean, Tierras Altas eskualdeak galdu zituen bost bizilagunetik lau, hondamendi demografiko itzela. Zehazkiago, 40. hamarralditik 80.era, eskualdea pasatu zen 12.483 bizilagun izatetik 2.628 izatera, ia 10.000 bizilagun galduta.

80. hamarraldia ezkero, lortu da populazioari eustea, baina joera negatiboarekin. Horregatik, eskualde horren arazoa da pupulazioa zahartzen ari dela eta belaunaldien arteko erreleborik ez dagoela, eta horrek eragin lezake udalerri horietako asko erabat hustutzea.

UdalerriaPopulazioaEremuaAlkate-auzoak eta herri hustuak
Aldealices256,33
Las Aldehuelas9237,79Valloria, Las Aldehuelas, Los Campos, Ledrado eta Villaseca Somera
Arévalo de la Sierra8440,08Torrearévalo, Ventosa de la Sierra, Castellanos de la Sierra
Ausejo de la Sierra6820,12Cuéllar de la Sierra
Carrascosa de la Sierra2012,76
Castilfrío de la Sierra3212,16
Cerbón4018,02Las Fuesas
Estepa de San Juan1110,45
Fuentes de Magaña10611,22
Magaña9758,51Pobar, Villarraso
Oncala10039,92El Collado, Navabellida, San Andrés de San Pedro
San Pedro Manrique659176,2Acrijos, Armejún, Buimanco, Fuentebella, Matasejún, Sarnago, Taniñe, Vea, Ventosa de San Pedro, Villarijo, Valdelavilla, Valdenegrillos, El Vallejo, Las Fuentes de San Pedro, Palacio de San Pedro, Peñazcurna y Valdemoro de San Pedro Manrique
Santa Cruz de Yanguas7333,52Villartoso, Valdecantos
Suellacabras3039,19El Espino
Valdeprado1831,92Castillejo de San Pedro
Valtajeros2622,93Torretarrancho
Villar del Río172127,03Aldealcardo, Bretún, Camporredondo, Diustes, Huérteles, La Cuesta, La Laguna, Montaves, Santa Cecilia, Valduerteles, Villar de Maya, Villaseca Bajera
Vizmanos2924,31Verguizas
Yanguas12754,29Vellosillo, Leria La Mata eta La Vega

Aitzineuskararen presentzia

Sakontzeko, irakurri: «Aitzineuskara Soriako hilarrietan»

2001ean Eduardo Alfaro Peña arkeologoak zenbait hilarri aurkitu zituen Tierras Altas eskualdean[2], Cidacos, Linares eta Alhama ibaien inguruetan, Sorian, non, bide batez esanda, zeltiberoen eta erromatarren ondarea oparoa baita, eta hasi zen hilarrietan azaldutako idazkunak aztertzen, gehienak latinez idatziak. Antzinako euskararen arrastoak ere agertu ziren, Sesenco izena zeraman estela bat kasu.

Erreferentziak

Kanpo estekak