Stari Most

Stari Most1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideakvi
Erreferentzia946
Kokalekua Bosnia-Herzegovina
Eskualdea2Ipar Amerika eta Europa
Koordenatuak43°20′13.56″N 17°48′53.46″E / 43.3371000°N 17.8148500°E / 43.3371000; 17.8148500
Izen ematea2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Stari Most (euskaraz: 'Zubi Zahar') Bosnia-Herzegovinako Mostar hirian Neretva ibaia zeharkatzen duen zubi historikoa da. 2005ean UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[1].

Zubi zaharrak 427 urtez iraun zuen, 1993ko azaroaren 9an kroaziarrek Bosniako gerran suntsitu zuten arte. Gerra bukatu bezain laster, Munduko Bankuak, UNESCOk, the Aga Khanen Trustek eta Monumentuen Munduko Funtsak zubia berreraikitzeko lanak hasi zituzten[2] eta zubi berria 2004ko uztailaren 23an zabaldu zuten.

Balkanetako otomandar arkitekturaren adibide nagusia eta herrialdeko ikurra, Mimar Sinan arkitektoaren ikaslea zen Mimar Hayruddinek diseinatu zuen.[3][4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak