Superman

Superman komikietako superheroi bat da, Justiziaren Liga taldeko kidea. 1938. urtean Joe Shuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten.

Superman
DC Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJerry Siegel eta Joe Shuster
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaKal-El
HiltzaileaDoomsday (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaSmallville (en) Itzuli eta Metropolis
Jarduerasuperheroia
erreportaria
Familia
AitaJor-El, Jonathan Kent
AmaMartha Kent, Lara Lor-Van
Ezkontidea(k)Lois Lane (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Wonder Woman
Lori Lemaris (en) Itzuli
Luma Lynai (en) Itzuli
Lyla Lerrol (en) Itzuli
Maxima
Lana Lang (en) Itzuli
Seme-alabak
Senideak
FamiliaHouse of El (en) Itzuli
Bestelakoak
IrakasleakTed Grant (en) Itzuli
IkasleakKara Zor-El (en) Itzuli
Superbotereahegan egin, superhuman longevity (en) Itzuli, super-abiadura, azkar sendatzea, super-indarra, bero-ikusmen, super-zentzumenak, zauritu ezintasun, X-izpi ikusmen, super-erreflexuak eta azkartasuna eta super-ikusmen
Jantziacape (en) Itzuli
EtsaiakDarkseid (en) Itzuli, Lex Luthor, General Zod (en) Itzuli, Brainiac, Doomsday (en) Itzuli, Metallo (en) Itzuli, Mister Mxyzptlk (en) Itzuli, Livewire (en) Itzuli, Anti-Monitor (en) Itzuli, Atomic Skull (en) Itzuli, Bizarro (en) Itzuli, Bloodsport (en) Itzuli, Bruno Mannheim (en) Itzuli, Hank Henshaw (en) Itzuli, Eradicator (en) Itzuli, Faora (en) Itzuli, Intergang (en) Itzuli, Jax-Ur (en) Itzuli, Lobo (en) Itzuli, Manchester Black (en) Itzuli, Mongul, Morgan Edge (en) Itzuli, Parasite (en) Itzuli, Prankster (en) Itzuli, Professor Hamilton (en) Itzuli, Silver Banshee (en) Itzuli, Superboy-Prime (en) Itzuli, Titano (en) Itzuli, Ultra-Humanite (en) Itzuli, Ultraman (en) Itzuli, Atlas (DC Comics) (en) Itzuli, Composite Superman (en) Itzuli, Conduit (en) Itzuli, Imperiex (en) Itzuli, Kryptonite Man (en) Itzuli, Gog (en) Itzuli, Dabney Donovan (en) Itzuli, Luminus (en) Itzuli, Nuclear Man (en) Itzuli, Volcana (en) Itzuli, Terra-Man (en) Itzuli, Solomon Grundy (en) Itzuli, Ursa (en) Itzuli, Superman Revenge Squad (en) Itzuli, The Elite (en) Itzuli eta Chemo (en) Itzuli

dccomics.com…
Facebook: superman Twitter: DCSuperman Instagram: superman Edit the value on Wikidata

Supermanen oinarrizko historia

Superman, Krypton planetan jaio zen, Kal-El izenarekin. Bere benetako gurasoak Jor-El eta Lara Lor-Van ziren. Kal-El ia jaioberria zela, bere gurasoek, espaziuntzi batean sartu zuten. Izan ere, Krypton planeta, eztanda egitear zegoen, Kal-Elen gurasoek, euren semea espazio-ontzian sartu zutenean. Zorionez, planetak eztanda egin aurretik ihes egin ahal izan zuen Kal-Elek. Eztandaren ondorioz, planeta txiki-txiki egina geratu zen. Planetaren zati horiek, kryptonita mineral erradiaktiboa eratu zuten. Halako batean, bidaia luze baten ondoren, Kal-El Lur planetara iritsi zen, bere untziak, landetxe batetik gertu lur hartuz, meteorito jasa egon zen egun batean. Meteorito jasa amaitu zenean, landetxe hartan bizi zirenak, Jonathan Kent eta Martha Kent espaziuntzia lurreratu zen tokira heldu ziren. Eta barruan, ume txiki bat aurkitzen zela ikusi zuten. Kent bikoteak, ezin zuen haur propiorik izan. Horregatik, Kal-El hartu zuten semetzat. Bikote honek, Clark izena jarri zion. Denborarekin, heltzen ari zihoan heinean, bere botere bereziak zeintzuk ziren nabaritzen hasi zen. Gaztaroan Superboy izena hartu zuen. Helduaroan, Clark Kent, Daily Planet egunkarian lanean hasi zen. Bertan, denborarekin Lois Lane kazetariaz maitemindu zen. Garairako, bere botereak kontrolatzen bazekien. Eta mundu guztiaren aurrean, bere benetako izaera gorde behar izaten zuen. Helduaroan, jada Superman gisa, bere areriorik ohikoena, Lex Luthor izan zen. Kryptonita, batez ere berde kolorekoa, oso kaltegarria zen Supermanentzat, bere botereak ahultzen baitzituen, hiltzeko punturaino. Lex Luthorrek berak erabiliko zuen, hainbat alditan, Supermanen aurka, atzamar batean zuen eraztunaren bidez. Helduaroan, Metropolisen bizi da.

Supermanen Lurreko izenaren jatorria

Clark Kent izena, Siegel eta Schusterrek asmatu zuten, Superman pertsonaia asmatu zen garaian, oso ezagun ziren bi pertsonen izenak loturik: Clark Gable eta Kent Taylor aktoreak.

Supermanen jantzia

Supermanen jantzia mozorro denda batean.

Supermanek eramaten zuen jantzia oso ezaguna da: Kapa gorri bat, erdialdean, pentagono bat, eta, honen barruan S bat dagoelarik. Pentagonoa eta esea guztiz horiak dira. Gainerako jantzia, urdin kolorekoa da, batipat: Papar aldean, kapan bezala, pentagono bat S batekin du. Baina, kasu honetan, bi koloretakoa da. Pentagonoaren zati gehiena, esea barne, gorria da. Gainerantzeko zatitxoak, horiak. Gerri aldean, eta iztarren goialderaino, praka labur batzuk, gerriko hori batekin lotuak ditu. Iztarralde hortatik, hanketaraino, pieza bakarreko zati urdinaren bigarren zatia dago, hankei dagokiena. Eta, hankak estaltzen, bota gorri batzuk ditu.

Justiziaren Liga

Justiziaren ligaren sortzaileetako bat da Superman. DC Comics komiki argitaletxeak asmatu zuen komiki hau, eta bertan, Superman, Batman, Emakume Miragarria eta beste hainbat superheroi daude.

Superman zinean eta telebistan

  • Superman:marrazki bizidunen telesaila Telesail hontako protagonistak, Tim Daly,Clark Kent-en eta Superman-en paperean, Dana Delaney, Lois Laneen paperean, David Kauffaman Jimmy Olsen-en paperean eta Clancy Brown,Lex Luthor-en paperean.
  • Smallville Telesail hontako protagonistak, Tom Welling Clark Kenten paperean, Kristin Kreuk, Lana Langen paperean eta Michael Rosenbaum Lex Luthorren paperean dira. Gainera, Lex eta Clark, telesail hontan, lagunak dira.
  • Superman pelikulak 1978. urtean hasita, Christopher Reeve aktoreak egin zuen Supermanen papera, lau pelikulatan. Lois Lanen papera, berriz, Margot Kidderrek egin zuen.
  • Lois eta Clark: Supermanen abentura berriak. Telesail hontan, Dean Cainek egiten du Superman-Clark Kenten papera eta Teri Hatcherrek Lois Lanen papera.
  • Superman Returns Supermani buruzko bosgarren pelikula da hau. Protagonistak Brandon Routh Supermanen paperean, Kate Bosworth Lois Lanen paperean, eta Kevin Spacey Lex Luthorren paperean dira.
  • Etorkizuneko Batman (bi atalean, pertsonaia gonbidatu gisa). Tim Daly-ekin Etorkizuneko Superman-en ahotsean berriro.

Beste pertsonaia batzuk

  • Jimmy Olsen
  • Perry White
  • Pete Ross Smallvillen
  • Chloe Sullivan Smallvillen

Arerioak

  • Zod
  • Tolos
  • Superman Prime
  • Silver Banshee
  • Saviou
  • Satanus
  • Odoltzalea I
  • Odoltzalea II
  • Riot
  • Prankster
  • Bizkarroi I
  • Z jauna
  • Mxyzptlk jauna
  • Morgan Edge
  • Mongul
  • Metallo
  • Maxima
  • Masakre
  • Lord Satanus
  • Lex Luthor
  • Jostailugile
  • Hiru Dominatzaileen Taldea
  • Ezabatzailea
  • Draaga
  • Doomsday
  • Dominus
  • Darkseid
  • Superman Ziborga (Hank Henshaw)
  • Kondukto
  • Cerberus
  • Brainiac
  • Blaze
  • Bizarro
  • Baud
  • Barrage
  • Sunday Baroia
  • Arclight
  • Anomalia

Bere botereak

  • X izpi bidezko ikusmena
  • balek minik ez egitea
  • superrentzumena: Kilometrotara entzun dezake elkarrizketa bat
  • hegan egitea
  • soinua bezain azkar korrika egitea.

Kanpo estekak