Tahiti

Tahiti[1] (frantsesez ta.iti ahoskatua; lehen Otaheite deitua) Polinesia Frantseseko uharterik handiena da. Ozeano Barean dago eta hiriburua Papeete da. Uharteak guztira 1.042 km²-ko azalera du eta gune altuena Orohena mendia da. 1998an 131.000 biztanle inguru zituen, gehienek turismoaren inguruan lan egiten dute.

Tahiti
Datu orokorrak
Mendirik altuenaOrohena
Garaiera2.241 m
Motauharte
Luzera61 km
Zabalera29 km
Azalera1.042 km²
Geografia
Map
Koordenatuak17°42′S 149°30′W / 17.7°S 149.5°W / -17.7; -149.5
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daHaizealdeko uharteak
French overseas collectivity Polinesia Frantsesa
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaHaizealdeko uharteak

Geografia

Orografia

Sumendi jatorriko bi penintsulek osatua da: Tahiti Nui eta Tahiti Iti edo Taiarapu penintsulak, biak Taravao istmoak lotuta. Lurralde menditsua da: Orohena (2.322 m) eta Roniu (1.323 m) sumendiak. Koralezko itsas hautsiek inguratzen dute uhartea.

Udalerriak

Hona hemen uharteko udalerriak:[2]

UdalerriaBiztanleriaAzaleraDentsitateaBarrutia(k)Oharra(k)
Arue9.49421.45 km2 (8.28 sq mi)443/km2 (1,150/sq mi)Tetiaroa atoloia bere barnean dago.
Fa'a'ā29.78134.2 km2 (13.2 sq mi)871/km2 (2,260/sq mi)
Hitiaa O Te Ra8.691218.2 km2 (84.2 sq mi)40/km2 (100/sq mi)Hitiaa, Mahaena, Papenoo, Tiarei
Mahina14.35651.6 km2 (19.9 sq mi)278/km2 (720/sq mi)
Paea12.08464.5 km2 (24.9 sq mi)187/km2 (480/sq mi)
Papara10.63492.5 km2 (35.7 sq mi)115/km2 (300/sq mi)
Pape'ete26.05017.4 km2 (6.7 sq mi)1,497/km2 (3,880/sq mi)Hiriburua
Pirae14.55135.4 km2 (13.7 sq mi)411/km2 (1,060/sq mi)
Punaauia25.39975.9 km2 (29.3 sq mi)335/km2 (870/sq mi)
Taiarapu-Est11.538218.3 km2 (84.3 sq mi)53/km2 (140/sq mi)Afaahiti, Faaone, Pueu, TautiraMehetia uhartea bere barnean dago.
Taiarapu-Ouest7.007104.3 km2 (40.3 sq mi)67/km2 (170/sq mi)Teahupo'o, Toahotu, Vairao
Teva I Uta8.591119.5 km2 (46.1 sq mi)72/km2 (190/sq mi)Mataiea, Papeari


Ekonomia

Laborantza (kokondoak, azukre kanabera, bainila eta kafea), arrantza eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Historia

1767. urtean iritsi zen lehen europarra, Samuel Wallis ingeles kapitaina. Horren ondoren heldu ziren Louis-Antoine de Bouganville frantsesa (uhartea Frantziaren mende jarri nahi izan zuena), James Cook (1769) eta William Bligh (1788) ingeles itsasgizonak. 1797. urtean Londresko Misiolari Elkarteko kideak antolatu zuten lehen europar bizilekua. 1842. urtean Frantziaren babespeko lurralde zen eta 1880. urtean kolonia bihurtu zen.

Hizkuntzak

Hizkuntza erabilienak frantsesa eta tahitiera dira.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak

Kanpo estekak