Tasio

Montxo Armendarizen filma

Tasio 1984 urtean eginiko euskal filma da. Montxo Armendarizek egin zuen Eusko Jaurlaritza, ETB eta TVEren laguntzarekin.

Tasio
Jatorria
Argitaratze-data1984
IzenburuaTasio
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Montxo Armendariz
Gidoigilea(k)Montxo Armendariz
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaElias Kerexeta
EdizioaPablo González del Amo (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAngel Illarramendi
Argazki-zuzendariaJosé Luis Alcaine

IMDB: tt0088230 Filmaffinity: 524638 Allocine: 1680 Rottentomatoes: m/tasio_1984 Allmovie: v137351 TCM: 487033 Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Tasio, Lokiz mendilerroaren magalean dagoen herri batean osasuntsu eta zoriontsu hazten den haurra da. 8 urterekin, familiaren beharrak tarteko, mendian hasi behar du lanean, aitak egiten dituen txondorretan laguntzen. 14 urterekin ikazkina egiten da eta handik gutxira Paulina ezagutuko du, bere bizitzako emakumea izango dena. Nahiz eta garai hartako zirkunstantziek gizonak lan finko batera egokitzera eta herrietatik hirietara emigratzera behartzen dituzten, Tasiok nahiago izango du bere askatasun pertsonala mantendu eta mendian bizi, bakardaderik handienean.

Filma benetako pertsonaia baten bizitzan dago oinarriturik: Anastasio Otxoa Ruiz (Tasio), ikazkin askea eta ezkutuko ehiztaria, 1916an Zuñigan jaioa eta 1989an Berrotzako Valderrota mendian hil zena.

Pertsonaiak

Ezaugarri teknikoak

ZuzendaritzaMontxo Armendariz
GidoiaMontxo Armendariz eta Marisa Ibarra
EkoizleaElias Kerejeta eta Primitivo Alvaro
MusikaAngel Illarramendi
ArgazkilariakJosé Luis Alcaine
EdizioaPablo González del Amo, Esperanza Cobos eta Josefa Ferré
ApainketaGerardo Vera eta Julio Esteban
Efektu bereziakIgnacio Gómez, Antonio Molina eta Alberto Nombela Núñez

Erreferentziak

Kanpo estekak