Tom eta Jerry

Tom eta Jerry William Hanna eta Joseph Barberak sortutako marrazki bizidun batzuk dira, Tom (katua) eta Jerry (sagua). Marrazki bizidun telesaila lehenbizikoz 1940ko hamarkadaren amaieratik 1958. urterarte aireratu zen eta Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxeak ekoiztu zuen.

 Tom eta Jerry
Jatorria
IzenburuaTom and Jerry
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak164
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William Hanna
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
Bestelako lanak
MusikagileaScott Bradley (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Cartoon Network (en) Itzuli
Hasiera-data1940
Amaiera-data1967
Fikzio-unibertsoaTom & Jerry universe (en) Itzuli

Facebook: TomAndJerry Instagram: tomandjerry_jp Edit the value on Wikidata
Tom eta Jerryren graffitia Gasteizen, Euskal Herria.

Disney ekoiztetxearen marrazki bizidunetako protagonista zintzo edo onberak ez bezala, Tom eta Jerry pertsonaia bihurriak eta maiz gaizto edo zitalak ziren, ekar min egiteko adinekoak.

Pertsonaia nagusiak

Tom ile grisa eta begi horixkak dituen gizaki itxurako etxeko katua da, aldiz Jerry kafe koloreko sagutxoa eta Tomen etxe berdinean bizi da. Biak bata besteari jarraika dabiltz, nagusiki katua saguari, baina orokorrean atal bakoitzean Tom zitala galtzaile ateratzen da, eta Jerry buruargia berriz irabazle. Atalen batean Tom garaile atera izan da, beste batzutan aldiz, bi pertsonaiak ironikoki galtzaile suertatzen dira.

Ez daude guztiz argi Tomek Jerry jarraitzeko dituen arrazoiak:

  • Katuaren berezko gosea.
  • Bere betebeharra etxeko nagusiaren arabera (maiz Tomen lana, etxeko katua denez, saguak harrapatzea da).
  • Saguari jazarpena egitearen gozamen hutsa.
  • Mendekua.
  • Jerryk Tomek egin duen gaiztakeria bat salatu salatu ez dezan ekiditea.
  • Gaizki ulertua (bereziki (bi animaliak elkarren artean lagunkiro dabiltzan laburmetraietan).
  • Tomek Jerryrekin elkarbanatu nahi ez duen jarduera edota une berezi batetik alboratzea.
  • Biek zeozer nahi dutenean sortutako gaztazka (nagusiki jana).
  • Tomek Jerry urruti mantentzeko duen beharra.
  • Biek gozatzen duen jolasa.

Kanpo estekak