Tony Bennett

Anthony Dominick Benedetto, musika-munduan, eta, profesionalki, Tony Bennett izenpean ezaguna (New York, 1926ko abuztuaren 3a - ibidem, 2023ko uztailaren 21a)[1] estatubatuar pop tradizional abeslaria izan zen, bai eta jazz- zein big band eta show-abestietako abeslaria ere. Margolaria ere bazen, bere hainbat obra erakunde ezberdinetako behin-betiko erakustokiaren parte direnak. Era berean, Astoria auzoko (Queens, New York) Frank Sinatra Arte-Eskolako sortzailea ere bazen.[2]

Tony Bennett

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnthony Dominick Benedetto
JaiotzaQueens1926ko abuztuaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York, 2023ko uztailaren 21a (96 urte)
Hobiratze lekuaCalvary Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Sandra Grant Bennett  (1971 -  1983)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHigh School of Art and Design (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, margolaria, autobiografialaria, jazz musikaria, aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Tony Bennett
Genero artistikoajazza
soula
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaColumbia Records
Concord Records
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduaprivate first class (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

tonybennett.com
IMDB: nm0004746 Allocine: 38228 TV.com: people/tony-bennett IBDB: 31735
Facebook: tonybennett Twitter: itstonybennett Instagram: itstonybennett MySpace: tonybennett Youtube: UCwo4ZnAcFI-AyDsitZvBRvg Souncloud: tonybennett Spotify: 2lolQgalUvZDfp5vvVtTYV iTunes: 484980 Last fm: Tony+Bennett Musicbrainz: 8be0594f-8c13-46bb-ab06-f93ffba5c776 Songkick: 500873 Discogs: 170754 Allmusic: mn0000006334 Find a Grave: 256897977 Deezer: 4088 Edit the value on Wikidata

Astoria zein Pyrites-en jaio eta hazia (New York), familia italo-estatubatuar batean, Bennett urte gutxirekin hasi zen abesten. II Mundu Gerrako amaiera aldera AEBetako Armadarekin borrokatu zuen Europako Antzokian. Ostean, bere abeste-teknika hobetu eta gero, Columbia Records-ekin sinatu eta, 1951ean, bere lehen single ospetsua kaleratu zuen: "Because of You". Ostean, 1953ko hasieran beste abesti ezagun bat kaleratu zuen ere: "Rags to Riches". Bere jazz-abestea hobetu ostean, 1950eko hamarkadaren amaieran bere garai gorenena ailegatu zen; esaterako, The Beat of My Heart eta Basie Swings, Bennett Sings albumekin. 1962an, bere abesti ezagunena grabatu zuen ere, "I Left My Heart in San Francisco". Rock-aroaren gorenean bizitza isilago bat pasa ostean, 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran berpizkunde bat pairatu zuen. Bere azken lana Lady Gagarekin batera argitaratutako Cheek to Cheek albuma da (2014), Grammy Sariduna dena, Ahots-Pop Tradizionaleko Album Onena kategorian.

19 Grammy Sari irabazi ditu, bai eta bi Emmy Sari ere. Mundu osoan, 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu. 2021eko otsailean, 2016. urtetik aurrera Alzheimera pairatzen duela argiratatu zen, diskak grabatzen eta kontzertuak ematen jarraitu badu ere.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak