Traineruen Euskal Liga


Traineruen Euskal Liga gaur egun jokatzen den TKE Ligaren aintzindaria izan zen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako elkarteek hartu zuten parte. 1994ean Asturiasko Castropolek eta 2000 eta 2002 artean Lapurdiko Ur Jokok ere jokatu zuten Liga.

Traineruen Euskal Liga
Sorrera1995
PartehartzaileakEuskal Herria, Kantabria
eta Asturiasko traineruak
Garaipen gehienEuskal Herria Orio (3)
Azken ekitaldia2002
Irabazlea(k)Espainia Castro Urdiales

Bilakaera

1993an erabaki zen Liga handi bat osatu beharra zegoela eta beraz urte hortako emaitzak 1994ko Traineruen Ligarako sailkatzeko erabili izan ziren. 1994an bost estropadatako liga osatu zen eta lau emaitza onenak hartu ziren kontutan sailkapena osatzeko.

Traineruen Euskal Liga izena 1995ean hasi zen erabiltzen, hau izan zen beraz lehenengo liga txapelketa ofiziala, eta zortzi edizio izan zituen, galiziarrek parte hartzeko posibilitatea ikusiz Liga sistema berria eratu behar izan zen arte, TKE Liga hain zuzen ere.

11 traineruk osatu izan zuten Euskal Liga, eta hamabigarrena estropada jokatuko zen etxeko traineruaren tokia izan ohi zen, eta etxekoa Ligako elkartea izatekotan traineru suplente batek hartzen zuen bere lekua. Bizkaitarrendako eta Gipuzkoarrendako hiruna leku gordetzen ziren. Hiru denboralditan Euskal B Liga bat ere eratu izan zen.

Azken bi ediziotan ez zen talde itxirik eratu eta guztiek hartu zuten parte Liga bakarrean. Hala ere denboraldi hasieran jokaturiko sailkapen probetan erabakitzen zen elkarte bakoitzak A kategoriako edo B kategoriako estropadak jokatuko zituzten, kategoria bakoitzak puntuazio desberdina baitzeukan.

Palmaresa

UrteaEdizioaIrabazleaPt.BigarrenaPt.HirugarrenaPt.Patroi irabazlea/k
1993 San Pedro7,84Donibaneko Arr6,55Orio6,28Juan Carlos Fontan
1994 San Pedro48Donibaneko Arr.44Orio38Juan Carlos Fontan
1995I Donibaneko Arr.45San Pedro44Orio40Juan Mari Lujanbio
1996II Orio70San Pedro68Koxtape57Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1997III Orio47Donibaneko Arr.43Koxtape41Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1998IV Orio59San Pedro56Donibaneko Arr.49Juan Mari Larrañaga "Txiki"
1999V Koxtape10,00Orio9,66Castro Urdiales9,25Joseba Arbona
2000VI Koxtape8,72Astillero8,66Castro Urdiales8,33Joseba Arbona
2001VII Castro Urdiales21,00Orio20,91Koxtape19,36A. Zurinaga eta J.L. Korta
2002VIII Castro Urdiales21,00Koxtape20,10Urdaibai19,73Juan Mari Lujanbio

Garaipenak

Taldeak

ElkarteaGaraipenakUrteak
     Orio31996, 1997, 1998
     Koxtape21999, 2000
     Castro Urdiales22001, 2002
     Donibaneko Arraunlariak11995

Patroiak

PatroiakGaraipenakUrteak
Juan Mari Larrañaga "Txiki"31996, 1997, 1998
Joseba Arbona21999, 2000
Juan Mari Lujanbio21995, 2002
Asier Zurinaga12001
Jose Luis Korta12001

Euskal B Liga

1994, 1999 eta 2000 urteetan Euskal B Liga jokatu zuten Liga Nagusian sartzea lortu ez zuten elkarteek. Hona hemen emaitzak:

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaPatroi irabazlea/k
1994 Raspas del EmbarcaderoHernaniItxaspe (Koxtape B)Oskar Mujika
1999 Hondarribia BZarautzSantiagotarrakJoseba Amunarriz
2000 SanturtziSantiagotarrakUr-KirolakIker Agirresarobe

Ikus, gainera

Kanpo estekak