Donibaneko Arraunlariak

Pasai Donibaneko arraun taldea

Donibaneko Arraunlariak Pasai Donibaneko arraun-talde bat da, gaur egun desagertua.

Donibaneko Arraunlariak
EzizenaLa Navarra
Sorrera1991 - 2001
HerriaEuskal Herria Pasai Donibane, Gipuzkoa
LehendakariaEuskal Herria Pedro Miguel Etxeberria
EntrenatzaileaEuskal Herria Josetxo Arrizabalaga
Patroia(k)Euskal Herria Juan Mari Lujanbio
Euskal Herria Jon Ormazabal
Kolorea(k)          arroxa eta berdea
Trainerua     La Navarra
Palmaresa1 Kontxako Bandera
(San Juanek 10)
0 TKE Liga
1 Euskal Liga
(San Juanek 3)
0 Espainiako Txapelketa
(San Juanek 6)
0 Euskadiko Txapelketa (San Juanek 3)
1 Gipuzkoako Txapelketa
(San Juanek 5)
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
2023ez
WebguneaDonibanekoren wikia

Uniformea

Kolore arroxa zuten eta traineruaren izena La Navarra zen, beren babesleak emana.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Pasai Donibaneko traineruak»

Koxtape arraun-taldea zatitzean sortu zen, 1991n. Zatiketa bortitza izan zen zuzendaritzakoen, arraunlarien eta teknikoen artean, eta, oro har, Pasai Donibaneko herri osoan. Hamar urteko egoera horren ondoren, berriro ere batasuna lortu zuten sanjuandarrek, kide guztiak jatorriko taldera itzuli baitziren.

Banaketa gertatu zenean sanjuandarren trainerua punta-puntakoakoa zen eta arraunlari gehienek Donibaneko eratu zutenez 90. hamarkadako lehen urteetan goi mailako garaipen ugari lortu zituzten Juan Mari Lujanbio patroi zela. 1995ean Kontxako Bandera eta Euskal Liga irabazi zituzten eta Euskadiko Txapelketan bi aldiz izan ziren bigarren, 1992 eta 1994ean. 1992an Gipuzkoako txapeldun izan ziren.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (1): 1995.
  • Bigarrena (2): 1992 eta 1993.
  • Hirugarrena (1): 1997.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1994.
  • Sailkatua (8): 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998 eta 2000.

Ligak

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Hirugarrena (1): 1992.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 1992 eta 1994.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (1): 1992.

Aro modernoko estropadak


Trainerillatan

Bateletan

Aulki mugikorra

Ikus, gainera

Kanpo estekak