Tsakhurrera

Tsakhurrera[1][2] edo tsakhurera[3] (Цӏаӏхна миз) tsakhurrek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 10 600 inguru[4] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hegoaldean eta 12 300 inguru hiztun Azerbaijaneko ipar-mendebaldean.

Tsakhurrera
цӀаӀхна миз
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
 Azerbaijan
Hiztunak23.000 (1989)
Ofizialtasuna Dagestan
EskualdeaKaukasia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak
Dagestanian (en) Itzuli
Lezgic (en) Itzuli
Samur (en) Itzuli
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta Tsakhur alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3tkr
Ethnologuetkr
Glottologtsak1249
UNESCO1061
IETFtkr
Endangered
Languages Project

3034

Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta posiblea da eskolan tsakhurreraz ikastea edo hizkuntza hau izan ikasgai bat gisa, lehen hezkuntzan[5][6]. Azerbaijanen ez du estatus ofizialik; hala ere, eskola batzuetan badago aukera tsakhurrera ikasteko [7]. Нур (Nur, tsakhurreraz: Argia) astekarian artikulu batzuk tsakhurreraz idazten dira[8], eta 2002tik 2022ra tsakhurrerazko 40 liburu baino gehiago argitaratu ziren[9]. 2009an Asif Rustamov zinemagileak tsakhurrerazko lehen pelikula zuzendu zuen, Kiblayıka yıkbıhiyna (tsakhurreraz: Alkiblali bizkarra emanda)[10][11] laburmetraia.

Dialektoak

Sailkapen baten arabera, tsakhurrerak bi dialekto ditu, tsakhera eta gelmetsera. Beste hizkuntzalari batzuen iritsiz, hiru dialekto bereizi behar dira: tsakhur-suvagilera, gelmets-kurdulera eta saputxinera edo sabundzhinera[6].

Ezaugarriak

Tsakhurrera hizkuntza ergatiboa da. Izenek kasua markatzen dute, atzizkien bidez. Absolutibo, ergatibo, datibo eta genitiboz gain, 14 kasu lokatibo daude. Lau izen klase bereizten ditu: 1., gizonezko pertsonentzat; 2., emakumezko pertsonentzat; 3., animalia, objektu eta kontzeptu batzuentzat eta 4., objektu eta izaki mitologikoentzat.

Idazteko sistema

1934tik 1938ra alfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat erabiltzen zen. 1990tik Dagestanen alfabeto zirilikoa erabiltzen da tsakhurreraz idazteko; Azerbaijanen, aldiz, alfabeto latinoa[6] (1996tik).

Gaur egungo tsakhurrerazko alfabetoa (Errusia):

А аАI аIБ бВ вГ гГI гIГъ гъГь гь
Д дДж джЕ еЁ ёЖ жЗ зИ иЙ й
К кКI кIКъ къКь кьЛ лМ мН нО о
ОI оIП пПI пIР рС сТ тТI тIУ у
УI уIФ фХ хХъ хъХь хьЦ цЦI цIЧ ч
ЧI чIШ шЩ щЪ ъЫ ыЫI ыIЭ эь
Ю юЯ я

Gaur egungo tsakhurrerazko alfabetoa (Azerbaijan), 2015eko aldaketekin:

A aӘ әB bC cÇ çÇ' ç'D dE e
F fG gG' g'Gh ghĞ ğH hX xXh xh
I ıI' ı'İ iJ jK kK' k'Q qQ' q'
L lM mN nO oÖ öP pP' p'R r
S sŞ şT tT' t'Ts tsTs' ts'U uÜ ü
V vY yZ z'

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bisita ezazu Tsakhurrera Wikimedia Incubator proiektuan